Aurten ere herri kiroleko hainbat saio, lehia eta erakustaldi izan ditugu eta segidan dene laburpen bat jasotzen da.
Sanfermiñak: Urteroko zita bihurtu da, baina aurtengoan aldaketa izan dugu. Orain arte kimuen konbinada edota kadeteen trontza izaten genuen, baina aurtengoan trontza mantendu da eta 4x4 sokatira mixtoa heldutan izan dugu. Kadeteen kasuan Oier eta Manex aritu ziren eta 4. geratu ziren. Sokatiran ordez, helduen kontra aritu ziren gure neska-mutilak eta 3. bukatu zuten. Lan bikaina!
Berriozarko pestak: Bertan berriz 4x4 sokatira txapelketatxo bat antolatu zen jai giroan eta erakustaldi on bat egin zuten ongi pasaz, baina hortzak erakutsiz.
Atalluko pestak: Nahiz eta hasiera batean Naparru-Gipuzku lehia bat antolatu nahi izan zen, azkenean Gipuzkutik talderik aurkezten ez zenez, Araxeseko kirolariak Berrobiko gazteekin bi talde osatu zituzten elkarren aurka konbinadan lehiatzeko. Konbinadan aizkora ere izan genuen bi aizkolari hoberenentsuen laguntzarekin: Vicente eta Larrañaga. Bakoitzak talde batean parte hartu zuten, denak emanez. Esan beharra dago urdaiazpiko baten apustu+zozketa ere egin zela taldearentzako dirua ateratzeko eta oso emaitza ona izan zuen.
Azken Muga: Azken urtetako udatan Zaraten erakustaldiren bat egitea egokitzen zaigu eta aurten bi saio izan ziren. Lehenengo batean trontzekin sinbolikoki mugak moztu behar izan zituzten eta beste saio batean Araxesko kirolariez osatutako bi taldeen arteko konbinada egin zen. Ikuslez juxtu xamar egun berean Intzako kilometro bertikala ospatzen ari zelako.
Intzako pestak: Intzako plazan, oso giro eder eta estuan, ttikien eta gazteen arteko konbinada eta sokatira saioak burutu ziren. Bukaeran, gazteek bertako helduei sokatira desafioa bota zioten eta elkarren arteko lehia ere egin zen. Araxesko gazteek irabazi zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.