2018ko txapelketa bukatu da eta emaitzak aurreko urteetakoak baina apalagoak izan arren, onak izan direla esan daiteke.
- Kimuen kasuan, konbinadan aritu ginen soilik eta taldea osatzeko Artzanegi taldearekin elkartu ginen. 17 taldetatik azkenak hasi ginen baina gora egin genuen eta azken egunean 4. gelditu ginen, sailkapen orokorrean 9. postua lortuz.
- Haurrak konbinadan eta sokatiran finalera pasa ziren eta konbinadan bigarren postua lortu zuten. Sokatiran 5. amaitu zuten, oso emaitza ona beste taldeak baina ia 100kg gutxiagoko pisua zuten eta.
- Kadeteek ere beste talde batzuekin bat eginda aritu ziren (Berriozar eta Antsoain). Konbinadan lehen jardunaldietan azken postuan bukatu zuen baina azken jardunaldian ikaragarrizko erakustaldia eman zuten lehenegoak geratuz, errez irabaziz. Sailkapen orokorrean bai konbinadan, bai sokatiran 4. gelditu gara.
Aurten ere gurasoen animoak eta laguntza nabarmen sumatu da. Eskertzekoa eta oso kontutan hartzekoa da, dudik gabe.
Denera, txapelketetan lehiatzen hasi ginenetik (2012), dagoeneko 18 sari lortu ditugu... herri ttiki, lorpen haundi!
Denera, txapelketetan lehiatzen hasi ginenetik (2012), dagoeneko 18 sari lortu ditugu... herri ttiki, lorpen haundi!
Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa
Txapelketa hau bukatu da, bai, baina kadeteek eta jubenilek apiriletik aurrera burutuko den 4x4 sokatira txapelketan
parte hartuko dute. Kadeteak talde bat osatuko dute eta jubenilak berriz, bi. Ea berriz ere emaitza onik ekartzen duten gurera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.