2016/03/22

Txapelketa bukatu da eta.... egundoko lorpena!!

Goran >> Beñat, Joanes, Mikel, Alaitz, Maitane, Laura, Alejandro, Aitor, Josu, Julen / Beheran >> Unai, Oier GM, Aileen, Andere, Cian, Manex, Eneko, Iban, Leire, Oier GL.

NKJen txapelketa bukatu da eta aurtengoan, hain eskualde ttikia izateko, izugarrizko lorpena egin dugu. Kostata, taldea ezin osatuz partaide kopuru exkasarengatik, lau arlotan izena eman genuen, eta denetan, ez dela gutxi, finalean sartu giñen. Hori nahikoa ez eta denetan sariren bat ekarri dugu bueltan etxera. Banan bana:
  • Kimuak (11-12 urte): Bost partaide ziren eta igandero Iñigo Aritza taldeko partaideren batekin taldea osatzen zuten. 16 talde zeuden denera eta 3. gelditu dira. Badago kantera!

  • Haurrak (13-14): Hauekin taldea osatzeak lan gehiago eman zuen. Guk lau partaide genituen eta beste bi taldeetako (Araxes+Artzanegi+Irisarri) partaideekin Arartziri taldea osatu genuen. Elkar ezagutu gabe ere oso talde ona atera zen eta azkenean hauek 3. postua lortu zuten.
  • Kadeteak (15-16): Kasu honetan partaide nahiko zeuden eta konbinadako taldeaz gain, sokatirakoa ere atera genuen. Hemen ere emaitza bikainak izan ziren. Konbinadan txapela segundu pixka batzuengatik alde egin zien eta azkenean 2. gelditu ziren. Sokatiran, asko sufrituz, 3. egin zuten.
 
Aipamen berezia Laura, Joanes, Alaitz, Julen eta Alejandrori egin behar zaie, izan ere, aurtengoa izan baita beraien azken NKJ txapelketa. Bereziki lehen hirurentzat doa aipamen hau hasiera-hasieratik gurekin egon direlako. Seguru oraindik herri kirol munduan jarraituko dutela bere maila erakusten.
Gurasoen animoak eta bultzada ere aipatu gabe ezin utzi. Mila esker denoi. Hurrengo urtean berriz eta gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.