2016/02/06

2016ko NKJ txapelketa ate joka dago

Aurten ere Araxes HK taldeak maila guztietan parte hartzeko izena eman du. 

Kimuetan partaide baten faltan gaude baina beste taldeek utziko digute. 

Haurretan talde erdia geunden soilik baina beste bi talde (Artzanegi eta Irisarri) egoera berean zeudenez, denak elkartuta talde bat aterako dugu. Ez dute sokatira egingo. Erabaki gabe dago taldearen izena eta gainerakoak.

Kadeteetan dugu talderik osatuena eta konbinadan eta sokatiran arituko dira.

Txapelketa otsailean hasi eta martxoan bukatuko da ondorengo egun eta herrietan: 

  • Otsailak 21: Baztan (Irurita?).
  • Otsailak 28: Ororbia.
  • Martxoak 6: Sakana (Etxarri-Aranatz?).
  • Martxoak 13: Ultzama (Larraintzar).
  • Martxoak 20 (finala): Berriozar.
Aurtengoarekin 6. aldia segidan parte hartzen dugula izanen da. Azken hiru urteetan saria lortu dugu: 2013an bigarren postua konbinadan Kimuetan, 2014ean berriz Haurretan konbinadan txapeldun eta sokatiran hirugarren eta 2015ean Haurretan konbinadan hirugarren. Aurten aurreko urteetan baina talde gehiago daude eta ez da erreza izango finalean sartzea eta are gutxiago saririk lortzea.

  • Kimuak: Txapelketan inoiz baino talde gehiago arituko dira, izan ere 16 taldek eman dute izena. Finalerako sailkatzea hagitz zaila izanen da, kontutan eduki behar da finalera lehen lau sailkatuak pasatzen direla. Hala ere, iaz 15 zeuden eta hala ere finalera ailegatu ziren.
  • Haurrak: Lehen aipatu den bezala, beste bi taldeekin batera osatuko dugu taldea. Hemen 8 talde arituko dira, sekulan baina gehiago. Sokatiran, azken orduko aldaketarik ez bada, ez dira arituko.
  • Kadeteak: Hemen ere inoiz baina talde gehiago daude, denera 7. Konbinadan eta sokatiran arituko dira.
Aurten ere autobusa jarriko dute baina baldintza gisa autobusa joateko hartzen bada bueltatzeko ere hartu behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.