2015/02/07

Aurtengo Nafarroako txapelketa hasteko prest

Araxes HK taldeak aurten ere izena eman du eta aurreko urteekin alderatuz behetik gorako joeran, maila guztietan parte hartuko du. 
Txapelketa martxoko igande guztietan burutuko da ondorengo herrietan:
  • Martxoak 1: Altsasu.
  • Martxoak 8: Basaburua (Berroeta edo Elizondo).
  • Martxoak 15: Berriozar.
  • Martxoak 22: Igantzi.
  • Martxoak 29 (finala): Etxarri edo Arbizu.
Lehen urteetan Kimuak mailan aritu giñen, ondoren Haurrak mailan ere bai eta aurten Kadete mailan ere arituko gara. 
Azken bi urteetan saria lortu dugu: 2013an bigarren postua konbinadan Kimuetan eta 2014ean berriz Haurretan konbinadan txapeldun eta sokatiran hirugarren. Aurten aurreko urteetan baina talde gehiago daude eta ez da erreza izango saririk lortzea. Ezin dugu ahaztu garrantzitsuena parte hartzea eta bakoitzak ahal duena ematea dela. 
  • Kimuen kasuan zortzi kirolari ditugu (10, 11 eta 12 urte). Txapelketan inoiz baino talde gehiago arituko dira, izan ere 15 taldek eman dute izena. Finalerako sailkatzea hagitz zaila izanen da, kontutan eduki behar da finalera lehen lau sailkatuak pasatzen direla.
  • Haurren kasuan berriz, iaz lortutako sariak lortzea oso zaila egonen da. Maila jonetan nahiko partaiderik ez genuen (5) eta Berriozarrekin batera aurkeztuko gara eta ahal dena egingo da. Maila honetan 7 talde arituko dira konbinadan. Aurten ezingo da sokatiran aurkeztu taldea osatzea ezinezkoa izan delako.
  • Kadeteetan, aurten lehenengo aldiz, konbinadan eta sokatiran parte hartuko dugu. Taldea osatzeko kopuru juxtua dugu (8) nahiz eta baten batek arazorik izanen balu Haurretako batek ordezkatu ahal izanen du. Konbinadan 6 talde aurkeztu dira eta sokatiran ere beste 6.
Aurten ikusiko da nola bukatuko duen guzti honek. Seguru gure gaztetxoek berea emanen dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.