Aurten ere Araxes taldeak Nafarroako Sokatira txapelketan parte hartu du. Azken aldietan bezala, nesken taldea aurkezten dugu bakarrik, mistoko taldea osatzeko ere nahiko mutilik ez dugulako. Ea hau aldatzen den...
Araxesek Emakumezkoen 6x6-385kg modalitatean parte hartu du azaroak 10 eta 16ean, Elizondo eta Lesakan burututako txapelketan.
Zazpi talde lehiatu ziren eta gure neskak bostgarren postuan gelditu ziren jardunaldi bakoitzean eta sailkapen orokorrean.
Sailkapen orokorra:
Txapeldun: Beti-Gazte / 2. Txantrea / 3. Berriozar / 4. Amaiur / 5. Araxes / 6. Antsoain “A” / 7. Antsoain “B”
Nafarroakoa amaitu da, baina sokatirak eta gure taldeak ez du atsedenik. Azaroak 23tik hasita, Euskal Herriko txapelketan parte hartu behar dute.
Aupa Neskak eta Aupa Araxes!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.