2023/03/27

Araxesko kirolariak Irlandan jokatutako munduko Sokatira txapelketan

Martxo erdialdean, sokatirako mundialeko txapelketa jokatu zen Ipar Irlandan, Belfasten eta bertan gure tiralariak parte hartu zuten, nahiz eta ez izan Araxes talde gisa faktore desberdinengatik.

Oraindik koxka bat falta zaigu gure izenean joateko moduan egoteko eta gure kirolariek beste talde batzuekin joateko aukera izan zuten. 

Ibarrarekin Leire Olano, Saioa Iriarte, Naroa Flores, Laida Zabaleta, Eneritz Arruti eta Mattie Garaikoetxeak lehiatu zuten, Berriozarrekin Naroa Erbitik eta Laiene Izagirre EH-ko epaileekin itzultzaile gisa aritu zen, errepresentazio nabarmena.

Lau egunetako txapelketa izan zen. Lehenengo bi egunetan klub mailako txapelketak jokatu ziren eta hurrengo bitan nazioetakoak. Zorionez Euskal selekzioa dugu kirol honetan eta sekulako maila eman zuen. 

Lortu genituen emaitzak: Emakumezko 500kgtan Ibarrarekin brontzea , sub23 mixtoan Berriozarrek zilarra , emekumezko sub23n Berriozarrek urrea eta 550kgtan Ibarrak brontzea.

Pixkanaka pixkanaka ,Araxes taldea aurrera doa ere eta horrela, denon laguntzarekin, mundialera gure kolore urdina ere eramatea lortuko dugu!

 
Araxes presente beste taldeekin nahasita

 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.