Urtero bezela
NKJ txapelketaren ondoren Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa hasten da eta bertan Araxes HK taldeak bi mailetan, talde banarekin, parte
hartu du.
Maila
batean Kadeteak izan ditugu eta bestean berriz, lehenengo aldiz Gizonezkoak 320kg-tan. Kadeteen kasuan hiru
jardunaldi izan dira eta bi Gizonezkotan. Saioak Donezteben, Antsoainen eta Berriozarren burutu dira, hurrenez-hurren, larunbatero, maiatzak 11tik hasita.
Balorazio aldetik, Gizonezkotan mailari neurria hartzea oso interesgarria eta beharrezkoa izan da, eta egindako lanak hurrengo urtetarako bultzada eman digu. Kadeteen kasuan, ia dena oker atera zaigu, lesioak eta abarrekoak tarteko, baina garrantzitsuena parte hartzea eta aurreko lanari bultzada ematen segitzea da.
Kadeteak: Hasiera ona, baina jardunaldi erdi parean, lesio tarteko, tiralari bat gutxiagorekin gelditu ziren eta pisu aldea oso nabaria zen hortik aurrera gauzak asko zaildu ziren. Dena dela, orokorrean, lan txukuna egin zuten.
Kadeteak: Berriz ere egun txarra izan genuen. Oraindik ez dugu talde titularra jartzeko aukerarik izan. Berriz ere tiraldi bakar bat irabazi zuten, baina txukunago aritu ziren. Ea zer gertatzen den hurrengoan.

Hirugarren jardunaldia: Berriozar
Kadeteak: Hasiera ona, baina jardunaldi erdi parean, lesio tarteko, tiralari bat gutxiagorekin gelditu ziren eta pisu aldea oso nabaria zen hortik aurrera gauzak asko zaildu ziren. Dena dela, orokorrean, lan txukuna egin zuten.
Bigarren jardunaldia: Antsoain
Kadeteak: Berriz ere egun txarra izan genuen. Oraindik ez dugu talde titularra jartzeko aukerarik izan. Berriz ere tiraldi bakar bat irabazi zuten, baina txukunago aritu ziren. Ea zer gertatzen den hurrengoan.
Gizonezkoak (300kg): Berriz, espero zen bezala, azkenak gelditu ziren, baina hobeki aritu ziren. Oraindik gazteak dira eta ikasten eta indarra hartzen ari dira. Hurrengo urtean hobeki seguru.
Lehenengo jardunaldia: Doneztebe
Kadeteak: Egun txarra izan genuen. Gehixeago espero genuen baina ezin izandu zen. Tiraldi bakar bat irabazi zen eta azken postua beste talde batekin berdinduta lortu genuen. Hurrengoan hobeki seguru.
Gizonezkoak (300kg): Nahiz eta tiraldi guztiak galdu, lan txukuna egin zuten tiralariek. Hortzak estutu arazi zizkien talde bat baino gehiagori. Gazteak dira eta oraindik gehiago entrenatu behar da gorputza zailtzeko, baina kantera ona dagoela erakutsi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.