 |
20 urtez azpikoen 3. postuko saria |
Aurtengo Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa burutu da eta bertan Araxes HK taldeak bi mailatan parte
hartu hartu du: Kadetetan (Antsoaingoekin batuta) eta 20 urtez azpikoetan 2 taldekin.
- 4. Jardunaldia (Finala): Irurita, maiatzak 12 17:00tan
Jardunaldian zorte eskasaz ibili ginen eta Araxes Bk ez zuen finalerako txartela 0'5 puntuengatik nahiz eta tiraldi oso onak egin. Araxes Ak oraingoan ez zuen tiraldirik irabazi baina txukun moldatu zen eta Kadetetan berriz tiraldi bat irabaztea lortu genuen. Hala ere azkenean 20 urtez azpikoetan sari batekin itzuli gara 3. postua lortuta.
Sailkapena:
< 20 urtekoak | Puntuak |
| Orokorra < 20 urtekoak |
Taldea | Txantrea | Lesaka | Antsoain | Irurita |
| Taldea | Puntuak | Posizioa |
Araxes A | 2 | 3,5 | 1 | 1 |
| Araxes A | 7,5 | 4 |
Araxes B | 5 | 2 | 4 | 3'5 |
| Araxes B | 14'5 | 3 |
Berriozar | 3,5 | 3,5 | 5 | 5 |
| Berriozar | 17 | 1 |
Basaburua A | 3,5 | 5 | 3 | 3'5 |
| Basaburua A | 15 | 2 |
Basaburua B | 1 | 1 | 2 | 2 |
| Basaburua B | 6 | 5 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Kadeteak | Puntuak |
| Orokorra Kadeteak |
Taldea | Txantrea | Lesaka | Antsoain | Irurita |
| Taldea | Puntuak | Posizioa |
Anar | 1 | 2,5 | 1 | 2 |
| Anar | 6,5 | 5 |
Basaburua | 5 | 5 | 5 | 5 |
| Basaburua | 20 | 1 |
Berriozar | 2 | 2,5 | 3 | 3 |
| Berriozar | 10,5 | 3 |
Andra Mari | 3 | 1 | 2 | 1 |
| Andra Mari | 7 | 4 |
Iñigo Aritza | 4 | 4 | 4 | 4 |
| Iñigo Aritza | 16 | 2 |
-
3. Jardunaldia: Antsoain, maiatzak 5 17:00tan
Jardunaldi hau orokorrean ez da ona izan, beltz samarra. Kadeteek berriz tiraldirik irabazi gelditu ziren eta 20 urtez azpikoetan ordez Araxes A taldean kirolari bat lesionatu zen eta Kadeteek bezala deus irabazi gabe bueltatu ziren. Alde on bakarra Araxes B taldetik etorri zen, izan ere bigarren bukatu zuten eta finalerako aukerakin gelditu dira, datorren jardunaldian gertatuko denaren zain.
- 2. Jardunaldia: Lesaka, apirilak 21 17:00tan
Aurreko
jardunalditik gauzak aldatu ziren. Kadeteek tiraldi bat irabazi eta
beste bat berdindu zuten eta aurrekoan denak galdu zituzten. 20 urtez
azpikoak ordez, gogotik ordaindu zuten elkarren arteko tiraldi gogorra.
Lana erreztu genien gainerako taldeei. Finalerako sailkatzea zaildu da
baina eskura dago.
- 1. Jardunaldia: Txantrea, apirilak 14 11:30tan
Emaitza desberdinak 20 urtez azpikoetan eta Kadeteetan. 20 urtez azpikoetan bi taldeen emaitza orokorra desberdina izan zen baina gauza bitxi bat gertatu zen: bi taldeek galdu gabe bukatu zuten, edo irabazi edo berdindu bait zituzten tiraldi guztiak. Kadeteak ikasten ari dira eta gazteagoak eta arinagoak izatea ordaintzen ari dira.
20 urtez azpikoetan: Mattie, Laura, Joanes, Alejandro, Alaitz, Josu, Mikel, Beñat eta Oihan
Kadetetan: Oier, Andere, Manex, Iosune eta Iranzu (Antsoain)
Lau
jardunaldi izanen dira, denak larunbatean: Txantrea, Lesaka, Antsoain eta Irurita. Jardunaldi hauetan helduak ere aritzen dira
emakumezko eta gizonezkoetan.
Jokatzeko era 4 jardunaldietan liga moduan izanen da eta denera puntu gehien lortu dituzten bi taldeen artean finala jokatuko dute.