Azken
Muga, garai bateko Gipuzkoa eta Nafarroa arteko lotura gogoratzeko
eta bi mugen inguruko herrien arteko lotura berrindartzeko sortu den
asmo bat da. Bertan, artisten erakustaldien eta beste hainbat
ekitaldien artean, Herri Kirol saio bat egin zen.
Saioa
uztailak 25ean egin zen eta Nafarroa aldetik Araxes taldea
(Araitz-Betelu), eta Gipuzkoa aldetik bi talde aritu ziren: Amezketa
eta Altzo-Alegia.
Ez dio axolarik baina badaezbada, konbinadan Araxesek irabazi zuen eta sokatiran Amezketak.
Harri pare bat ere eraman ziren nahi zuenak frogatzeko. Harri bat jasotzeko zen eta beste bat (handiagoa) arrastatzeko. Bat edo beste ausartu zen. Oso giro onean burutu zen eta ikusle dexente bildu zen.
Ondoren, han bertan, Zaraten, bazkari eder bat atera zuten (Bedaiokoak arduratu ziren) eta 160 bazkaldar inguru bildu ziren.
Araitz-Beteluko gazteek giroa trikitixarekin alaitu zuten goiz eta arratsaldez.
Uitziko Pestetan ere izan zen HK lehia
Denboraldia hasi aurretik, kadete eta jubenilak Uitziko pestetan lehiatu ziren bertako gazteen aurka. Desafiotxoa Nafarroako txapelketako konbinadako lana baina pixko bat gogorragoa egitea izan zen eta giro ederrean burutu zen.
Uitziko taldea gazte eta beteranoek osatzen zuten. Aje pixko bat, entrenamendu gutxi eta bata beste Araxes taldea garaile oso gutxigatik (3"). Eguraldi kaxkarra zela eta ez zen sokatirarik egin.
Aurretik umeak aritu ziren eta errelebo serioa dagoela erakutsi zuten.
Giro oso onean burutu zen ekitaldi osoa eta ondoren merendu ederra hartu zuten.
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.