2025/11/13

Nafarroako Sokatirako 6x6 Txapelketa

Sokatiraren 2025-2026 denboraldia heldu da eta Araxes taldeak Nafarroako txapelketan parte hartu behar du emakumezkoen modalitatean.

Azken aldietan bezala, taldean nahiko mutilik ez dugunez, misto eta gizonezkoetan ez da parte hartuko. Pena, ea hau aldatzen den...

Araxesko neskek emakumezkoen 6x6-390kg modalitatean parte hartu behar dute; saioak azaroak 16an, 11:30tan Antsoainen eta 22an, 17:00tan Lesakan izanen dira.

Sei talde hauek parte hartuko dute: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti-Gazte eta Txantrea.

Taldean kirolari berriak daude eta emaitza onak lortzea ez da erreza izango, baina garrantzitsuena taldea osatuta mantentzea eta kirola lagun artean eta giro jatorrean egitea da.

Aupa Neskak eta Aupa Araxes!!