2025/10/21

Araxes Nafarroako Trontza txapelketa mistoan azpitxapeldun

Lehen aldia izan da Araxesko bikote batek 21 urtez azpiko trontza txapelketak parte hartu duena eta bigarren postua lortu da, sari polita.

Urriaren 18an jokatu zen txapelketa Antsoainen eta bertan 6 bikote leihatu ziren. 100 zm-ko perimetroko pago-enborrari 10 epai zeinek lehenago moztu zen burutu beharreko lana.

Araxestik Izei eta Nahiane Ijurko anai-arreba aritu ziren eta atzetik aurrerako lan txukuna burutuz, bigarren postua lortu zuten.

Hauek izan dira denborak:

  1. E. Urrutia - J. Urrutia            4:56
  2. N. Ijurko - I. Ijurko           5:41
  3. M. Ruz - J. Biurrun                6:11
  4. E. Aguirre - U. Fernandez      6:35
  5. E. Martiartu - U. Larumbe      6:47
  6. I. Vicuña - H. Mariezkurrena 10:48

Ondoren, erakustaldi modura abiadura proba burutu zen. Honetan erronka epai bakarra nortzuk lehenago moztu zen, eta honetan ere bigarren gelditu ziren.

Saio borobila izan zen gure bi kirolarientzat. Zorionak eta Aupa Araxes eta bere kirolariak!!

2025/10/12

HK ikastaroko 2025-2026 denboraldia hasi da

Urtero bezala, urriarekin batera hasi da herri kirol ikastaroa.

Partaide kopuru aldetik, jetsiera oso handia izan dugu. Iaz 22 ziren eta aurten hasieran 12 ziren bakarrik eta geroztik beste bi animatu dira 14 izan arte. Oso adierazgarria da ere bi neska ditugula bakarrik, pena bat. 

Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:

  • Kimuak: Maia, Enaitz, Bittor, Kaiet, Hodei, Jokin, Manex, Peru eta Xabat

  • Haurrak: Alain, Eder eta Ibone

  • Kadeteak: Egoi eta Adei

Txapelketari begira jarrita, aurten talde bakarra ateratzeko aukera dago: Kimuena. Kadeteekin saiakera bat egingo da ia entrenatu gabe txapelketan soilik parte hartzeko, baina oso zaila dago. 

Aurtengo txapelketako datak jarri gabe daude baina aurreko urteetako datei erreparatuta martxoak 1etik martxoak 29rako igandeetan burutuko da seguruenik. 

2024-2025 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariei aipamena egiteko garaia da. Beraien ibilbidean jarrera bikaina eta lan ederra egin zuten bai saioetan, bai txapelketetan, eta orain guzti hori aitortzea egokitzen zaigu.

Beraz, Eros, Mattin, Lander, Mikel, Malloa, Jurgi, Laida, Itxaso, Artizar, Eñaut eta Unai, mila esker, ongi izan eta hurrengo arte!!