Urteroko ohiturari jarraituz, azken 15 urteetan bezala, Araxes HK taldeak gaztetxoen Nafarroako Kirol Jokoen Herri Kiroleko txapelketan parte hartuko du.
Proba Konbinatuan maila guztietan eta sokatiran handienekin parte hartuko dugu. Proba konbinatuan lehen lau jardunaldiak liga moduan finalean sailkatzeko izango dira, lau talde hoberenak pasatuz. Sokatiran ere antzeko izanen da, baina kasu honetan tiraldiak bi zatitan banatuko dira eta lehen sei taldeak jokatuko dute finala.
Kimu maila (11-12 urte): Araxesekin batera 20 taldek parte hartuko dute konbinadan. Finalean sartzea oso zaila dirudi baina seguru lan txukun bat egingo dugula.
Haur maila (13-14 urte): Aurten Araxes taldea Berriozarrekin elkartuko da kirolari faltan ginelako. Taldearen izena ARABERRI izango da. Berriozarrek beste talde bat aurkeztuko du eta ez ditugu ezagutzen gurekin arituko diren kirolariak. Beraz, txapelketa nola joan daiteken aurretik ezin esan.
Kadete maila (15-16 urte): Konbinadan 7 talde eta Sokatiran 8 talde arituko dira. Talde honek gauz handiak egiteko ahalmena du eta hauekin ere sariren bat lortzeko itxaropena badago.
Aurten iazko txanden ordena mantenduko da. Hasieran konbinada burutuko da Haur, Kadete eta Kimu mailakoak urrenez urren. Ondoren sokatira izanen da, Haur eta Kadete mailakoak batera arituz.
Jardunaldiak: Aurten jardunaldi bat egokitu zaigu eta gure inguruan izango da, Lekunberriko Polikiroldegian. Azken urteetan jendearen parte hartzea asko ugaritu da eta Beteluko frontoiak hori jasotzeko aforo nahikorik ez duela eta, Lekunberrin izatea erabaki dugu. Jardunaldia burutzeak lan asko du eta jende askoren beharra suposatzen du. Hori dela eta, zuen laguntza eskatzen dugu.
- Martxoak 16 (10:30): Atarrabia
- Martxoak 23 (10:30): Antsoain
- Martxoak 30 (10:30): Etxarri-Aranatz
- Apirilak 6 (10:30): Lekunberri - ARAXES
- Apirilak 13 (11:00): Altsasu - Finala
Aurten ere autobusarik ez dugu izango markatzen dituzten baldintzak betetzen ez ditugulako.
Aupa ARAXES!!!
 |
2024eko kirolariak lortutako bi sariekin (Haur 2. eta Kadete 3.) |