2023/10/31

Nafarroako Sokatira Txapelketa 2023

   6x6 Emakumeak 380kg - Azken jardunaldia  

Beran azaroak 5ean jokatu zen bigarren jardunaldiarekin bukatu zen aurtengo emakumezkoen 6x6 380kg modalitatea.

Jardunaldi honetan aurrekoan egindako lan txukuna hobetu zuten. Bost tiraldietatik bat irabazi, bi berdindu eta bi galdu zituzten. Talde oso gaztea izateko emaitza ona lortu dute.

Oso adierazgarria da tiraldi guztien hasieratan soka Araxes aldera joan zela; bistan da gure neskek behar den indarra eta potentzia badutela. 

Hobetu behar dutena erresistentzia da bereziki: erresistentziak huts egiten digunean, deskoordinatzen gara, falta dezente egiten ditugu eta lurrean bukatzen dugu. Gauz hauek eskarmentuak eta beteranotasunak ematen ditu. Eutsi!

Segi hola neskak! ...eta aupa Araxes!!

Bigarren Jardunaldiko Sailkapena:

Beti-Gazte: 6p / Amaiur: 5p / Berriozar: 4p / Araxes: 3p / Txantrea: 2p / Antsoain: 1p 

Sailkapen Orokorra:

Beti-Gazte: 12p / Amaiur: 10p / Berriozar: 8p / Txantrea: 5p / Araxes: 5p / Antsoain: 1p   


 

   6x6 Emakumeak 380kg - Lehen jardunaldia  

Aurtengoan neskak bakarrik ari dira lehian. Mutil nahikorik ez zegoela eta, ez da parte hartu ez misto ez gizonezko modalitateetan.

Gure neskek bai hartu dute parte, azken deialdi guztietan bezalaxe. Neskak parte hartzen ari diren modalitatea 6x6 380kg da.

Denera bi jardunaldi izango dira eta lehenengo hau Elizondon jokatu zen, urriaren 29an.

Bertan lan txukun samarra egin zuten gure neskek. Tiraldi bat irabazi, beste bat berdindu, beste batean irabazteko puntuan faltengatik galdu eta beste bietan galdu. Kontutan eduki behar da bertan partaide berriak daudela eta oraindik zaildu gabe daudela. Oraindik ez dute denbora nahikoa izan, baina lanean jarraitzen dute eta gorantzko bidea hartuko dute, zalantzarik gabe.

Beran jokatuko den hurrengo jardunaldiarekin amaituko da txapelketa eta bertan Elizondoko saio txukuna hobetzea izango da helburua.

Sailkapena:

Beti-Gazte: 6p / Amaiur: 5p / Berriozar: 4p / Txantrea: 3p / Araxes: 2p / Antsoain: 1p



2023/10/28

2023-2024 kirol-ikasturtea martxan da

Aurten ere, urriarekin batera, herri kirol ikastaroa martxan jarri da. Urtero bezala bada kirolari berririk eta utzi duenik ere.

Partaide kopuru aldetik, inoizko zenbakirik handiena dugu, denera 26 kirolarirekin. Hori bai, bi desoreka ditugu: batetik nesken kopurua baxua (6) mutilenekin alderatuta, eta bestea ttikienetan talde oso juxtua dugula.

Adin/mailaren arabera hiru ataletan banatuta daude, eta hauek dira aurtengo kirolariak:

  • Kimuak: Haritza, Alain, Maia, Enaitz, Bittor eta Kaiet

  • Haurrak: Hegoi, Hodei, Imanol, Jon, Eñaut, Artizar, Adei eta Eneko

  • Kadeteak: Conor, Eider, Iraide, Janire, Izarne, Inge, Eros, Mattin, Lander, Mikel, Malloa eta Jurgi,

Aurtengo txapelketako datak ere ezarrita daude eta otsailak 25etik martxoak 24era izango da. Ea aurten ere, urtero bezala, lan txukuna egiten dugun.

2022-2023 kurtsoarekin batera bere ibilbidea bukatu zuten kirolariak edota herri kirolak utzi dutenak aipatu behar dira. Beraien ibilbidean jarrera bikaina eta lan ederra egin zuten bai saioetan, bai txapelketetan, eta orain guzti hori aitortzea egokitzen zaigu.

Beraz, Nahiane, Izei eta Mikel A, mila esker, ongi izan eta hurrengo arte!!