2019/04/15

NKJ txapelketako finala

Aurten ere txapelketan parte hartu eta finalean sailkatu gara. Urtero mailaren batean lortzen dugunez norbaitek erreza dela pentsa dezake, baina txapelketa gertutik jarraitzen duenak badaki zenbat kostatzen den.

Hau da hau talde bikaina! Aupa Araxes!!!
Aurtengoan Kimu (ttikienak) eta Kadete (handienak) mailetan konbinadan sartu gara. 
  • Kimu mailan meritu izugarria izan da 20 taldetik lehenengo lauetan sartzea. Gure gaztetxoak berealdiko kasta dutela erakutsi digute. Aurten finalean lesioak eta gaixotasunak traba egin diete eta ezin izan dute saririk lortu bi segundu eskaxengatik eta 4. gelditu dira. Hurrengo urteetarako kantera paregabea dago hemen eta egoera honek dagokion errebantxa izanen du, ziur.

       Txapeldunak:   Andra Mari 4  - 06:57.03  
       Bigarrenak:      Berriozar B    - 06:59.24
       Hirugarrenak:   Andra Mari 6  - 07:16.31
       Laugarrenak:  Araxes         - 07:18.03

    Kimuak: Hurrengo urtetako txapeldunak.
  • Kadete mailan berriz, txapelketak aurrera eginez batera gure emaitzak okerrera zihoazen eta finalean saria lortzea zaila ikusten zen. Dena den, hauek, aurreko urteetan barnean zer duten erakutsi dute eta gogor saiatuz 3. postua lortu dute.

       Txapeldunak:    Iñigo Aritza   - 10:12.96
       Bigarrenak:      Andra Mari     - 10:14.19
       Hirugarrenak: Araxes         - 10:42.52
       Laugarrenak:    Basarnegi      - 11:04.72
Kadeteak: Beste sari bat gehiago eskuratuta.
NKJ txapelketa bukatu da baina baditugu oraindik hainbat txapelketa ate joka: 

  • Sokatira: 4x4 modalitatea maiatzan jokatuko da eta Kadeteekin, eta lehenengoz helduen mailan Gizonezko 300kg-ko mailan ariko gara. Helduen mailan logikoena azkenak gelditzea izango da baina hasi eta saiatu gabe ez da ez jakiten, ez ikasten.
  • Trontza: Kadeteekin urtero Naparroko txapelketan parte hartu dugu eta aurten ere, erabaki badago ere, parte hartuko dugu.

Txapelketez gain erakustaldi eta saioak badatoz: Eskolako umeen eguna, Sanferminak eta gainerako pestak... 


Edozein motako saioan arituta ere... AUPA ARAXES!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.