Aurtengoa, Araxes HK taldeak gaztetxoen Nafarroako Kirol Jokoen Herri Kiroleko txapelketan parte hartuko duen 16garren urtea izango da.
Proba Konbinatuan Kimu eta Kadete mailetan parte hartuko dugu, baina aurten sokatiran ez. Kirolari kopurua asko jetxi da aurreko urteekin alderatuz eta hasieran Kimu mailako taldea zen seguru genuen bakarra. Ondoren, asko kostata, eta ikastarotik kanpo, Kadete taldea ere osatu dugu.
Proba konbinatuan lehen lau jardunaldiak liga moduan finalean sailkatzeko izango dira, lau talde hoberenak pasatuz.
Kimu maila (11-12 urte): 9 klub desberdineko 21 taldek parte hartuko dute konbinadan. Finalean sartzea oso zaila dirudi baina seguru lan txukun bat egingo dugula.
Kadete maila (15-16 urte): Konbinadan 5 klubeko 7 talde arituko dira. Ikusteko dago gure taldeak izango duen emaitza, izan ere, elkarrekin entrenatzea asko kostatzen zaigu eta. Aurten ez gara sokatiran ariko.
Aurten iazko txanden ordena mantenduko da. Hasieran konbinada burutuko da Haur, Kadete eta Kimu mailekin urrenez urren. Ondoren sokatira izanen da, Haur eta Kadete mailakoak batera arituz.
Jardunaldiak: Aurten martxoko 5 igandeak hartzen ditu; azkena finala izanik.
- Martxoak 1 (10:30): Berriozar
- Martxoak 8 (10:30): Atarrabia
- Martxoak 15 (10:30): Altsasu
- Martxoak 22 (10:30): Arbizu
- Martxoak 29 (11:00): Baztan - Finala
Aupa ARAXES!!!
![]() |
| 2025eko kirolariak (Kadeteak), lortutako bi sariekin: Konbinadan Txapeldun eta Sokatiran 3. |
