2025/08/19

Herriz-Herri Txapelketa 2025 - Emaitzak

Txapelketa amaitu da eta balorazioa egiterakoan, aurten lehiatzera berriz bi talde ateratzea da hoberena. Emaitzen aldetik, hobeak izan zitezkeela esan daiteke baina kirolariek berea emandakoan pozik egotekoa da.

Emaitzen aldetik, horrela gelditu dira:

Helduak: 

  • Lehen proba konbinatua: 8 taldetik 7. gelditu zen. Jardunaldi bakoitzean hobeki gelditzeko aukera izan dute baina azkenean ezin izan da.
  • Bigarren proba konbinatua: 8 taldetik azkenak gelditu dira, baina lanak banaka ikusita, batzuetan hoberenak gureak izan dira.
Emaitzen xehetasunak hemen dituzue.

Gazteak: 

Hauen emaitza nahiko ona izan da, nahiz eta irabazteko asmoa egon. Hiru jardunaldietan 2. gelditu dira, eta denera azpitxapeldun. 

Emaitza ona da talde gazteena eta emakumezko gehien zituena kontutan hartzen badugu.

Hauek dira gazteen emaitzak.

Aipatu behar da txapelketari amaiera ederra eman zitzaiola afari bikain batekin. Eskerrik asko antolatu eta aurrera eraman zutenei.


Argazkikoetaz gain, Egoi, Laida eta Aileen ere aritu ziren.

Bestalde, doluminak egun hauetan gure artetik joan zitzaigun jarraitzaile on bati: Teodoro, goian bego.