Sokatiran, Nafarroan urtean bi zita izaten dira: lehena orain udaberrian eta bestea udazkenenan. Oraingo hau 4x4koa da eta, azken urteetan bezala, gure nesken errepresentazioa bertan da.
Txapelketa honetan gizonezko, misto, kadete eta 20 urtez azpikoen modalitateak ere badaude. Aurreko urteetan guztietan parte hartu izan dugu, baita lan bikaina egin ere, txapelak tarteko, baina orain nesken taldea dugu bakarrik, eta pozik.
Emakumezkoen artean, pisuaren arabera, bi mota daude. Bakoitza bi egunetan banatutako lehia bakarrean burutzen dira.
![]() |
Eskerrik asko eta animo talde osoari. Aupa Araxes!! |
- Emakumezkoak pisu ttikian (240kg): Modalitate hau maiatzak 24ean Txantrean eta maiatzak 31an Elizondon burutu da. Gure neskek hemen talde bakarra aurkeztuko dute eta denera 8 talde lehiatu dira.
Aurkeztutako taldearen helburua tiralari berriak lanean jartzea eta ikastea zen. Normala den bezala, hobetu beharreko detaileak egon dira, baina egindako lanarekin, orokorrean, pozik daude. Segi lanean neskak!
- Emakumezkoak pisu handian (255kg): Apirilak 26an Donezteben eta maiatzak 11an Berriozarren burutu da lehen modalitatea eta bertan Araxesek bi taldekin parte hartu du. Denera 10 talde ziren eta Araxes erdi parean, pixko bat azpitik gelditu da.