2025/04/14

NKJko Herri Kirol Txapelketa bukatu da eta Araxes Txapeldun!

Azken urteetan bezala, erreza ez bada ere, apirilak 13an Altsasun jokatutako NKJko Herri Kirol txapelketako finalean parte hartu du Araxes taldeak. Hori gutxi ez balitz, Kadete mailako proba konbinatuan txapela eta sokatiran 3. postua irabazi zituen; sekulakoa!

Proba konbinatua: Finaleko jardunaldia proba konbinatuarekin hasi zen eta hasi aurretik lehia oso estua izanen zela aurreikusten zen. Gure kirolariek lehen txanda oso parean bukatu zuten, bigarrenean aldetxoa atera zuten, baina garaipena lortzea kosta zen Basaburuak asko estutu zuelako azken lanean.  

Lau segunduko alde eskasak erakusten du oso gutxigatik irabazi zutela. Kirolari guztiek dena perfekzioan egin zuten eta bere indarreko azken apurra utzi zuten eta honek merezitako txapela lortzera eraman zieten. 

Sokatira: Hemen lortutakoa guztiz espero ez zena izan zen. Txapelketan zehar erditik beherako postuetan aritu ziren baina finalean sailkatzea lortu zuten. Finalean talde batek huts egiteak itxaropena piztu zuen lehia hasi aurretik. Aukera bazegoen, baina ondoren oso lan ona egin behar zen, eta gure kirolariek ederki aritu ziren eta hirugarren postua lortu zuten.

Sailkapena: 

Kadeteak - Finala
Proba KonbinatuaSokatira
PosTaldeaDenboPosTaldeaPunt
1Araxes9:461Andra Mari6
2Basaburua9:502Basaburua5
3Andra Mari10:053Araxes4
4Antsoain A11:354Antsoain A2,5
5Paz De Ziganda2,5

Eskerrik asko kirolariei finalean eta entrenamenduetan izandako jarrerarengatik eta egindako lanarengatik.

Bide batez, mila esker modu askotara lagundu eta animatu duten gurasoei. Beraien jarrera eta borondate paregaberik gabe guzti hau ezinezkoa izango zen.

Aupa Araxes eta bere jendea!