Azken urteetan Araxesen sokatira taldea egorkontzen joan da eta aurtengo txapelketan aurreko urteetako bidea jarraitu du eta emaitzek hori adierazten dute.
Hemen, gaztetxoekin antzera, sariak jasotzen hasiak gara. Lan txukun eta onaren erakusgarri da.
Modalitate ezberdinak daude eta bertan Emakumezkoetan eta Mistoan parte hartu du Araxes taldeak. Kadetetan izena eman genuen baina azkenean taldea ezin izan genuen osatu eta utzi behar izan genuen.
- Emakumezkoak pisu ttikian (240kg):
Bi jardunalditan lehian aritu ziren 8 talde eta bertan Araxes taldeak 3. postuko saria lortu zuen. Zorionak eta eskerrik asko neskak!! eta aupa Araxes!!
Sailkapen orokorra: Beti-Gazte - Berriozar - Araxes - Txantrea-B - Txantrea-A - Amaiur - Antsoain-A - Antsoain-B
Azken jardunaldia:
Txantrean jokatu zen maiatzak 18an. Lehenik lehen jardunaldiaren moduan aritu ziren liga moduan. Bi egunetan lortutako puntuek finalerdia jokatzeko eskubidea eman zien eta hau galduta, 3 eta 4. postuak erabakitzeko lehian irabazi zuen.
Lehen jardunaldia: Antsoainen burutu zen maiatzak 11an burutu zen eta Araxes taldeak gogotik borrokatu zuen eta horren ondorioa berdinketa asko eta neke handia izan zen.
![]() |
Araxes sokatira taldea lortutako sariarekin |
- Mistoa (280kg):
Txapelketa hau jardunaldi bakarrekoa zen eta apirilak 27an jokatu zen Elizondon. Hemen talde bakarrarekin parte hartu genuen. Lan txukuna eginez, lortutako puntuazioaren arabera, 4. postuan berdinketa hirukoitza egokitu zen, baina faltak hautsi zuten berdinketa hori 5. postuan kokatuz. Sailkapena: Berriozar-A 7 - Berriozar-B 6 - Beti-Gazte 5 - Amaiur-A 3 (1) - Araxes 3 (2) - Amaiur-B 3 (3) - Antsoain 1
- Emakumezkoak pisu handian (255kg): Bi jardunalditan lehian aritu ziren, denera 7 talde. Araxes taldeak prestaketan egin beharreko lana egin zuen, baina beste taldeak maila handia erakutsi zuten.
Sailkapena: Beti-Gazte 14 - Txantrea 10,5 - Amaiur 11 - Berriozar 8,5 - Araxes-A 6 - Araxes-B 3,5 - Antsoain 2,5