Lau jardunaldiko txapelketa izan da eta Araxes taldeak bi mailatan parte hartu du bietan bigarren postua lortuz.
- 20 urtez azpikoa: Iazko mamuak kenduz, aurtengo txapelketari sutsu ekin zioten eta pixka bat kostata izan bada ere, bigarren postua lortu zuten, azken jardunaldiak tiraldi guztiak irabaziz.
- Kadete maila: Kasu honetan sariak zapore garratza izan du. Izan ere, txapelketa osoan ez zuten tiraldirik galdu eta azkeneko unekoa, finaleko tiraldiakoa, izan zen galdu zuten bakarra.
![]() |
Kadeteak eta 20 urtez azpikoak bigarren postuko bi sariekin |