2015/10/13

2015 / 2016 denboraldia hasiera eta Uitziko pestetako saioa.

Urria ailegatzearekin batera, hasi da dagoeneko kurtso berria eta neska-mutilak gogo biziz bildu dira. Aurtengoan bi partaide berri ditugu eta batek utzi du, denera 21 partaideko taldea osatuz.

Aipatzekoa da txapelketako kategorietatik kanpo dauden jubenilak jarraitzea aukeratu dutela.

Segidan aurten parte hartu behar duten kirolarien zerrenda mailaren arabera sailkatuta:
  • Kimuak:  Aileen, Eneko, Iban, Oier GL. eta Leire O.
  • Haurrak: Andere, Manex, Oier GM eta Cian.
  • Kadeteak: Joanes, Alaitz, Julen, Alejandro, Laura, Josu, Beñat, Maitane, Aitor eta Mikel.
  • Jubenilak: Mattie, Jon eta Leire I.
Garrantzitsuena ongi pasatzea, ikastea eta gure kiroletako baten griña piztea da. Dena den, ea aurtengoan txapelketan zer emateko gai diren.   

Uitziko pestetako saioa

Denboraldia hasi aurretik, kadeteek Uitziko pestetan lehiatu ziren bertako gazteen aurka. Desafiotxoa Nafarroako txapelketako konbinadako lana egitea izan zen eta giro ederrean burutu zen. Uitziko gazteek aje pixka bat eta entrenamendu gutxi zuten eta ezin izan zuten Araxes taldea garaitu.

Ondoren sokatiran aritu ziren eta pisuak berdintzeko 8 uitziar 9 araxestarren aurka aritu ziren. Pisu aldetik 20 kiloko aldea zegoen uitziarren alde baina lehia estu baten ondoren Araxes taldea nagusitu zen.

Giro oso onean burutu zen ekitaldi osoa eta ondoren merendu ederra hartu zuten.

2015/07/15

2015eko denboraldiko azken ekitaldiak

Aurreko urteetan beste herri batzuetan ere aritu gara baina oraingoan Sanferminetara (Azkarate eta Iruña) mugatu da.
Azkaraten saio irekia izan zen eta bertan adin guztietako bi talde aritu ziren gogor. Herriak partaide guztiei domina banarekin saritu zien. Ondoren helduek Azkarate-Gaintza lehia egin zuten.
Iruñan, egun berean, bi saio burutu zituzten gure gaztetxoek. Kimuak konbinadan aritu ziren eta kadeteko bi bikote (Julen-Mattie eta Alaitz-Laura) berriz trontzan Nafarroako txapelketan. Eguna ez zen nahi bezala atera baina denek ere lan txukuna egin zuten.
TVE-koek ere elkarrizketa ttiki bat egin zieten neskei eta uztailak 13ko gaueko Telediario-an bota zuten. 
Ondorengo loturan bideo osoa dago baina 37. minututik aurrera hasten da herri kiroleko erreprotaitxoa.

2015/06/14

Bukatu da 2014/2015 ikasturtea

Denbora azkar pasatzen da eta konturatzerako ekaina ailegatu eta kurtsoari ere amaitzeko ordua ailegatu zaio.
Behar bezalako bukaera emateko, azken urteen gisan, bi gauza egin dira: alde batetik ikastaroko azken eguna ospatu da eta bestetik gurasoen herri kirol saioa eta bazkaria egin dira.
Kurtsoko ikastaroaren azken egunean, ekainak 12an, otordutxo bat egin genuen kirol pixka bat egin ondoren. Hainbat kanpoko arrazoiengatik (urtebetetze pesta, musika jaialdia) ez ginen denak bildu baina hala ere merezitako agurra eman genion.
Bestalde, ekainaren 14ean, gurasoak gogo biziz aritu ziren herri kirol saio berezian. Frontoian gurasoak egurra emanez eta seme-alabak berriz frontoiko eserlekuetan hauei begira eta animatuz egon ziren.
Saio honen ondoren, seme-alabek segituan bota zieten erronka gurasoei eta elkarren arteko lehia egin zen. Uste baina tarte ttikiagoz nagusitu ziren gaztetxoak.
Gurasoen lana ez zen horretan geratu, izan ere, bazkari bikaina prestatu eta eman ziguten eta.
Hemendik eskerrik beroenak gurasoei bere jarrera apartagatik. Egunerokoan, txapelketan eta azken egunean erakutsitakoa benetan aipatzekoak izan dira. 


Egiteke dagoena oraindik: Guztia ez da amaitu, izan ere, kadeteek oraindik entrenatzen jarraituko dute Nafarroako Trontza Txapelketan parte hartuko dutelako eta Iruñeko Sanferminetan kimuek konbinada saioa dutelako uztailak 10ean eguerdiko 12:00etan foru enparantzan.
Azkarateko sanferminetan ere herri kirol saioa izanen da uztailak 4ean arratsaldean.

2015/04/15

Amaitu da Lauko Sokatirako txapelketa

Informazioa:
Aurten lehenengo aldiz parte hartu du Araxes herri kirol taldeak Lauko Sokatirako Nafarroako txapelketan eta lortu duen emaitza on samarra izan dela esan beharko da, izan ere, zazpi taldek hartu zuten parte eta laugarren gelditu da. 
Kontutan edukita gazteagoak eta arinagoak direla, eta entrenatzeko duten infraestruktura gabezia, emaitza pozik egotekoa da. Pena da saria duten postuen hurrengoa lortzea baina hala ere zoriondu behar zaie.
Saio bat Lekunberrin burutu zen baina jendearen erantzuna exkaxa izan zen. Bertako oso jende gutxi agertu zen eta holako ekitaldi bat gurera ekartzea benetan zalantzan jartzen da.
Datorren urterako grinarekin bukatu dute eta seguruenik sariren bat ekarriko dute bueltan.

Emaitzak: 
  • Apirilak 18, Berriozar: Ultzama-A 7p, Berriozar-A 6p, Andra Mari 5p, Araxes 4p, Iñigo Aritza 3p, Ultzama-B 2p, Berriozar-B 1p.
  • Apirilak 25, Larraintzar: Ultzama-A 7p, Andra Mari 6p, Berriozar-A 5p, Berriozar-B 4p, Araxes 3p, Iñigo Aritza 2p, Ultzama-B 1p.
  • Maiatzak 9, Lekunberri: Berriozar-A 7p, Ultzama-A 6p, Andra Mari 5p, Araxes 4p, Iñigo Aritza 3p, Berriozar-B 2p, Ultzama-B 0p.
  • Maiatzak 16, Etxarri-Aranatz: Berriozar-A 7p, Ultzama-A 6p, Andra Mari 5p, Berriozar-B 4p, Araxes 3p, Iñigo Aritza 2p, Ultzama-B 0p.
Sailkapen orokorra:

Ligan lehenengo bi postuak lortu zutenen artean finala burutu zen eta tiraldi lehiatu baten ondoren Berriozar-Ak lortu zuen txapela. Lau jardunaldietan, liga sisteman, lortutako emaitzak ondorengo hauek dira:

Ultzama-A 26p, Berriozar-A 25p, Andra Mari 21p, Araxes 14p,
 Berriozar-B 11p, Iñigo Aritza 10p, Ultzama-B 3p.

 Postua 
 Taldea 

 Postua 
 Taldea 
1
Berriozar-A

4 Araxes
2
Ultzama-A

5 Berriozar-B
3
Andra Mari

6 Iñigo Aritza



7 Ultzama-B


2015/04/11

Kadeteak oraindik leihan: Sokatira 4x4 eta Trontza

Aurtengo Nafarroako kirol jokoen txapelketa amaitu da eta honekin batera Kimuak eta Haurrak ederki merezitako oporrak hartuko dituzte.
Kadeteak berriz oraindik badute zerreginik, izan ere, Nafarroako sokatira 4x4 (lauko taldeak) eta trontza txapelketak burutuko dira eta bertan parte hartzeko asmoa dago.
  • Sokatira: 280kg-ko mugan arituko dira eta lau saio izanen dira, denak larunbat arratsaldetan. Oraindik non egingo diren ez da argitu baina hauek dira egunak: apirilak 18an eta 25ean, eta maiatzak 9an eta 16an. Baliteke maiatzak 9koa gure eskualdean izatea.
  • Trontza: Hemen bikote bakoitzak 10 korte eman beharko dizkio 100zm-ko (perimetroa) enborrari. Lau bikote baina gehiagok izena ematen badute, ekainean aurre-kanporaketa eginen da. Uztailak 10ean, Sanferminetan, izango da finala.
Lehenengo parte-hartzea izanen da bi lehiaketetan. Ea zer emaitza lortzen dugun. Garrantzitsuena, beti bezala, parte-hartzea.

2015/03/29

2015eko Nafarroako Herri Kirol txapelketaren kronika

Aurtengo txapelketa ere bukatu da eta, orokorrean, Araxes Herri Kirol Taldeak egindako lana ontzat jo beharra dago. Nafarroako Herri Kirol Jokoen lehiaketan, adinaren arabera, hiru multzotan banatzen dira gaztetxoak: Kimuak (11-12 urte), Haurrak (13-14 urte) eta Kadeteak (15-16 urte).
Aurtengoan lehen aldiz, hiru mailetan aritu gara, denetan nahiko partaide bazegoelako. Salbuespena Haurrak mailan egon da, izan ere, bakarrik bost partaide zeuden eta falta ziren hiruak Berriozarko taldeak utziak izan dira. Maila guztietan konbinadan (lokotx-biltzea, txingak, zakua, laisterra eta arpana) aritu gara eta kadeteen kasuan, sokatiran ere bai.
Konbinadan, hiru jardunaldiren emaitzak gehituta (laugarren jardunaldi bat ere burutu zen baina frontoiaren egoera kaxkarrarengatik ez zen kontutan hartu), kimuak eta haurrak finalera pasa ziren. Kadeteak berriz, 15 segundu eskasengatik, finaletik kanpo gelditu ziren.
Finala Etxarri-Aranatzen burutu zen eta bertan maila bakoitzeko lau talde hoberenak aritu ziren soilik. Kimuek laugarren postua lortu zuten eta haurrek berriz hirugarrena. Kimuen kasuan finala lortzea bera oso kontutan hartzekoa izan da, denera 14 taldek parte hartu zutelako. Haurren kasuan 8 talde aritu ziren. Azken bi urteetan bezala, Araxes taldeak ekarri du saria etxera. Duela bi urte kimuetan konbinadako 2. postua lortu zen, iaz haurrek konbinadan txapela eta sokatiran 3. postua lortu zuten eta aurten berriz haur mailako konbinadako hirugarren maila.
Sokatiran, haurren kopurua nahikoa ez zelarik, ez zen talderik atera baina aurten aurreneko aldiz kadeteak sokatiran aritu ziren nahiz eta emaitzak ez diren onak izan. Kontutan eduki behar da taldea, bai jende kopuru, bai pisu aldetik, oso juxtu ibili dela. Dena den, ofizioa erakutsi dute eta postura ederrak eskeini dizkigute.
Datorren urtean ere berriz aritzeko gaia eta gogoa erakutsi dute, eta inguruko pestetan erakustaldi bat emateko prest daude.
Aipamen berezia Leire, Jon eta Mattieri egin behar zaie, izan ere, azken bost urte hauetan, gaztetxoenen mailetik hasita urtero leihan aritu dira eta aurtengoa izan da beraientzak azkena.
Ezin ahaztu ere gurasoen bultzada. Beraien animoak eta laguntza nahitanahiezko zaizkigu. Mila esker denoi. Hurrengo urtean berriz eta gehiago.

2015/02/22

2015eko Herri kirol txapelketa: Informazioa eta emaitzak.

Finala: martxoak 29 - Etxarri-Aranatz

Informazioa: 
 
Finala Etxarri-Aranatzen izango da goizeko 11:00etan eta bertan maila bakoitzeko konbinada bakarra izanen da. Ondoren sokatira izango da.
Autobusa Beteluko aparkalekutik 9:15etan abiatuko da (erne ordu aldaketarekin) eta guretzat osoarik izango da. Beraz, partaideez gain, gurasoak ere bertan joan daitezke.
 
Liga sistemako azken sailkapenak:
 
Arantzako saioarekin bukatu da liga sistema eta dagoeneko baditugu azken emaitzak. Araxes taldea Kimu et Haur mailatan sailkatu da finalerako. Kadete mailan berriz 15 segunduko aldeak finaletik kanpo utzi gaitu.


Kimuak
4. SaioaSailkapen Orokorra
TaldeaDenboraTaldeaDenbora
Iñigo Aritza C6:21:00Andra Mari19:51:00
Andra Mari6:24:00Beriain (AM)19:56:00
Beriain (AM)6:25:00Iñigo Aritza C19:56:00
Iñigo Aritza B6:34:00Araxes20:40:00
Araxes6:39:00Basaburua21:00:00
Irisarri6:40:00Artzanegi21:12:00
Iñigo Aritza A6:44:00Irisarri21:16:00
Basaburua6:45:00Iñigo Aritza A21:21:00
Artzanegi6:51:00Berriozar B21:42:00
Berriozar B7:07:00Iñigo Aritza B21:43:00
Baztan7:15:00Baztan22:13:00
Ondatz (AM)7:19:00Ondatz (AM)22:27:00
Berriozar C7:29:00Berriozar A22:59:00
Berriozar A7:33:00Berriozar C23:16:00

Haurrak
4. SaioaSailkapen Orokorra
TaldeaDenboraTaldeaDenbora
Andra Mari8:53:00Andra Mari25:44:00
Araxes9:09:00Araxes26:45:00
Basaburua9:19:00Leziza27:44:00
Leziza9:25:00Basaburua27:48:00
Berriozar9:29:00Irisarri28:42:00
Irisarri9:37:00Berriozar28:53:00
Ultzama10:48:00Ultzama32:28:00
Iñigo AritzaBukatu gabeIñigo Aritza33:28:00
 
Kadeteak konbinada
4. SaioaSailkapen Orokorra
TaldeaDenboraTaldeaDenbora
Berriozar9:32:00Berriozar29:35:00
Ultzama9:36:00Andra Mari30:55:00
Andra Mari9:45:00Ultzama31:08:00
Basaburua10:10:00Basaburua31:53:00
Araxes10:12:00Araxes32:08:00
Iñigo Aritza10:15:00Iñigo Aritza33:50:00
Kadeteak sokatira
4. SaioaSailkapen Orokorra
TaldeaPuntuaketaTaldeaPuntuaketa
Berriozar5Berriozar20
Ultzama4Ultzama16
Andra Mari3Iñigo Aritza10
Iñigo Aritza2Andra Mari9
Araxes1Araxes5



2015/02/07

Aurtengo Nafarroako txapelketa hasteko prest

Araxes HK taldeak aurten ere izena eman du eta aurreko urteekin alderatuz behetik gorako joeran, maila guztietan parte hartuko du. 
Txapelketa martxoko igande guztietan burutuko da ondorengo herrietan:
  • Martxoak 1: Altsasu.
  • Martxoak 8: Basaburua (Berroeta edo Elizondo).
  • Martxoak 15: Berriozar.
  • Martxoak 22: Igantzi.
  • Martxoak 29 (finala): Etxarri edo Arbizu.
Lehen urteetan Kimuak mailan aritu giñen, ondoren Haurrak mailan ere bai eta aurten Kadete mailan ere arituko gara. 
Azken bi urteetan saria lortu dugu: 2013an bigarren postua konbinadan Kimuetan eta 2014ean berriz Haurretan konbinadan txapeldun eta sokatiran hirugarren. Aurten aurreko urteetan baina talde gehiago daude eta ez da erreza izango saririk lortzea. Ezin dugu ahaztu garrantzitsuena parte hartzea eta bakoitzak ahal duena ematea dela. 
  • Kimuen kasuan zortzi kirolari ditugu (10, 11 eta 12 urte). Txapelketan inoiz baino talde gehiago arituko dira, izan ere 15 taldek eman dute izena. Finalerako sailkatzea hagitz zaila izanen da, kontutan eduki behar da finalera lehen lau sailkatuak pasatzen direla.
  • Haurren kasuan berriz, iaz lortutako sariak lortzea oso zaila egonen da. Maila jonetan nahiko partaiderik ez genuen (5) eta Berriozarrekin batera aurkeztuko gara eta ahal dena egingo da. Maila honetan 7 talde arituko dira konbinadan. Aurten ezingo da sokatiran aurkeztu taldea osatzea ezinezkoa izan delako.
  • Kadeteetan, aurten lehenengo aldiz, konbinadan eta sokatiran parte hartuko dugu. Taldea osatzeko kopuru juxtua dugu (8) nahiz eta baten batek arazorik izanen balu Haurretako batek ordezkatu ahal izanen du. Konbinadan 6 talde aurkeztu dira eta sokatiran ere beste 6.
Aurten ikusiko da nola bukatuko duen guzti honek. Seguru gure gaztetxoek berea emanen dutela.