2017/04/03

NKJ Txapelketa bukatu da... eta berriz ere lorpenak!

Aurtengo txapelketa ere bukatu da eta berriz ere sariak bizkarrean hartuta bueltatu gara. Ez da makala gaztetxo hauek lortu dutena. Parte hartu den lau modalitatetatik hirutan zerbait atera dugu.
Haurren kasuan, konbinadan, nahiz eta liga moduan lehenengoak geratu ginen, finalean azkenean hirugarren postuan bukatu genuen. Egun txarra izan genuen eta kitto.
Kadeteen kasuan ordez, gauzak hobeki joan ziren. Sokatiran hirugarren postua eta konbinadan txapeldun!! 
Sariez gain, zerbait azpimarratzekotan, parte hartzaileak (kirolariak) oso talde jatorra osatzen dutela eta honetan gurasoen inplikazioa nabaria dela aipatu behar da. 

Guzti honek jendeari izena ematera eta parte hartzera animatzen dio eta etorkizuna jorratzen du. 
Denera, txapelketetan lehiatzen hasi ginenetik (2012), dagoeneko 14 sari lortu ditugu... zerbait bada!
Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa
Txapelketa hau bukatu da, bai, baina kadeteek eta jubenilek maiatzean ospatuko den 4x4 sokatiran parte hartzeko gogo bizia erakutsi dute eta gogor entrenatzeko eta lehiatzeko prest daude. Ea aurtengo sari poltsa gehiago betetzen duten.