2016/07/13

Iruñeko Sanferminak


Uztailaren 11an, eguerdiko 12:00etan Foru enparantzan, bi saiotan parte hartu genuen eta oso emaitza onak lortu ditugu.

Kadeteen Nafarroako Trontza txapelketa:  Kadeteen kasuan Josu eta Joanesek osaturiko bikoteak partu hartu zuen eta bigarren postua lortu zuen. Egin beharreko lana, 100zm-ko enborrari 10 epai ahalik eta denbora gutxienean. Egindako lana oso ona izan zen, izan ere, 5'30" denbora behar izan zuten. Denera sei bikotek parte hartu zuten. 


Azken lorpen honekin, aurten denera, 7 sari lortu dira, alegia, parte hartutako modalitate guztietatik sariarekin bueltatu gara. Pena txapelik ez lortu izana. Denera, 2 bigarren postu eta 5 hirugarren, ez da makala!

Kimuen konbinada erakustaldia: Kimuen kasuan, Nafarroako txapelketako finalistak aritu ziren. Finalean hirugarren gelditu ziren baina oraingoan, bukaera ederra emanez eta lehia oso estuan, irabaztea lortu zuten. Merezitako lorpena. Aupa Araxes!!