2016/06/26

Kurtso bukaera eta azken saioak

Urtero bezala, eta dagoeneko badaramatzagu 7 urte, ailegatu da kurtso bukaera, eta honekin batera hainbat saio pilatzen dira hilabete eskaseko tartean. Segidan, banaka aipatuko ditugu:

Eskolako umeen eguna: Maiatzaren 28an, Guraso elkarteak antolatuta, beste aktibitateen artean herri kirol saio bat burutu zen. Adinaren arabera 3 multzo egin ziren eta konbinadan eta sokatiran gogor aritu ziren HH1 eta DBH2 arteko ikasleak. Denera 60-tik gora aritu ziren. Hona hemen partaideen argazkia. Garbiñe gogoan.


Kurtso bukaera: Ekainaren 10ean aurtengo kurtsoko azken entrenamentua egin genuen. Saio motz bat eta ondoren merendolatxo bat jan bitartean, aurtengo lorpen handiaren errepaso egin genuen. Izan ere, aurten lortutako ia ezinezkoa izango da berdintzea eta zailago hobetzea. Parte hartutako modalitate guztietan saria lortu dugu, denera 6, eta beste bat lortzeko moduan gaude.

Herri kiroleko guraso eta gaztetxoen jaialdia: Azken hiru urteetan bezala, ekainaren 12an, gurasoak bultzatu eta antolatuta, goizean 9 laguneko lau talde aritu ziren guraso eta gaztetxoak nahasita. Berdintasuna eta umore ona nagusitu ziren. Ondoren, gurasoek bazkari ederra atera ziguten eta bazkalondoa trikitixa doinuz girotu zen.
 
Beteluko Sanpedroak: Ekainaren 29an, San Pedro egunean, Beteluko pestetan desafiotxo bat burutu zen. Araxes taldeko Kadete eta Jubenilak bertako beste bi taldeen aurka aritu behar dira konbinadan. Talde bat 25 urte inguruko gazteez osaturik egongo da eta bestea berriz beteranoetaz. Dena oso ongi joan zen eta parekotasuna nagusitu zen, baina gureak beti nagusi. Aupa Araxes!!

Azkarateko Sanferminak: Uztailaren 9an, urtero bezala, haur eta helduen herri kirol saio bat egin zen. Haurren kasuan, bertara agertutako gaztetxoen artean bi talde osatu ziren, bakoitza 12 partaidekoa. Gogor aritu ziren eta lehia estua egon zen. Ondoren saritxoa izan zuten.