2015/10/13

2015 / 2016 denboraldia hasiera eta Uitziko pestetako saioa.

Urria ailegatzearekin batera, hasi da dagoeneko kurtso berria eta neska-mutilak gogo biziz bildu dira. Aurtengoan bi partaide berri ditugu eta batek utzi du, denera 21 partaideko taldea osatuz.

Aipatzekoa da txapelketako kategorietatik kanpo dauden jubenilak jarraitzea aukeratu dutela.

Segidan aurten parte hartu behar duten kirolarien zerrenda mailaren arabera sailkatuta:
  • Kimuak:  Aileen, Eneko, Iban, Oier GL. eta Leire O.
  • Haurrak: Andere, Manex, Oier GM eta Cian.
  • Kadeteak: Joanes, Alaitz, Julen, Alejandro, Laura, Josu, Beñat, Maitane, Aitor eta Mikel.
  • Jubenilak: Mattie, Jon eta Leire I.
Garrantzitsuena ongi pasatzea, ikastea eta gure kiroletako baten griña piztea da. Dena den, ea aurtengoan txapelketan zer emateko gai diren.   

Uitziko pestetako saioa

Denboraldia hasi aurretik, kadeteek Uitziko pestetan lehiatu ziren bertako gazteen aurka. Desafiotxoa Nafarroako txapelketako konbinadako lana egitea izan zen eta giro ederrean burutu zen. Uitziko gazteek aje pixka bat eta entrenamendu gutxi zuten eta ezin izan zuten Araxes taldea garaitu.

Ondoren sokatiran aritu ziren eta pisuak berdintzeko 8 uitziar 9 araxestarren aurka aritu ziren. Pisu aldetik 20 kiloko aldea zegoen uitziarren alde baina lehia estu baten ondoren Araxes taldea nagusitu zen.

Giro oso onean burutu zen ekitaldi osoa eta ondoren merendu ederra hartu zuten.