2014/06/18

2013-2014 denboraldiari agurra emateko ekitaldiak

Kurtsoko azken eguna. Halako jende pilakin segituan bukatu zen dena.
Lehenengoz txapela lortu den denboraldiaren eta are garrantzitsuago, lehenengoz 20 partaide izatera ailegatu garen kurtso amaierara ailegatzen ari da. Bukaera ezin hobea emateko hainbat ekitaldi burutu dira eta beste hainbat burutzeko daude.

  • Berroetako jaiak: Iaz bezala, aurten ere ekaina hasieran, Berroetan, bere jaietako programaren barnean, Basaburua eta Araxes herri kirol taldeen arteko saio bat izan zen. Bertan kimuak eta haurrak aritu ziren giro eta eguraldi oso onarekin. Gureak bi lehiatan garaile atera ziren baina hori zen gutxienekoa. Ondoren otordutxo bat atera zuten.
  • Kurtso amaiera: Ekainaren 12an ikastaroaren azken eguna ospatu genuen. Lehenik saio bizkor bat egin eta ondoren ahora eramateko jateko eta edateko pixka bat hartu genuen ospakizun modura.
  • Gurasoen Herri Kirol saioa: Ekainaren 15an burutu zen aurten ere saio berezi hau. Gurasoei bururatutako ekintza da eta partaidetza aldetik, bai saioan bai bazkarian, oso harrakastatsua. Lehenik gurasoen arteko konbinadako lehia bat egon zen bi taldetan banatuta. Gogor aritu ziren eta hori nahikoa ez balitz, neska-mutikoen erronkari baietzkoa eman eta haien aurka ere aritu ziren. Nahiko traba eta tranpa egon arren haurrak atera ziren garaile. Errebantxa modura soka atera zen eta jende pila bat alde batera eta beste pila bat bestera eta hor larri ibili ondoren, gurasoek bere arantzatxoa atera eta irabazi zuten, normala den bezala.
    Aritu ondoren izateko, ez dago aurpegi txarrik
  • Beteluko San Pedroak: Aurtengo jaietan ere programan jasota dago gaztetxoen herri kirol saioa. Berroetako joanetorria izan da, hau da, Basaburuako haur eta kimuen aurkako saioa izan da. Ondoren otordutxo bat izan zen taldekide eta partaide guztientzat.
    Beteluko SanPedroak: Lehia ederra erakutsi zuten, fitxaje berri eta guzti.
  • SanFerminak: Uztailaren 11an, eguerdiko 12etan, gure ttikiak ederki aritu ziren maila oso ona emanez. Iruñeko Foru Enparantzan, Sanferminetako herri kirol saio guztiak egiten diren tokian aritu ziren Ultzama, Andramari eta Irisarri taldeen aurka. Saioaren ondoren famatu ere bihurtu ziren, izan ere, ETBko Euskal Herria Zuzenean saioan agertu ziren egun berean eta Diario de Noticias egunkarian biharamonean. Beste aldetik, talde gixa ez bazen ere, Azkarateko sanferminetan herri kirol saioa egon zen uztailaren 5eko arratsaldean ere eta beste haur askorekin nahasian aritu ziren ondoren medaila jasoz.