2013/09/02

Hainbat ekitaldi kurtsoari bukaera emateko

Nafarroako kirol jolasen ondoren, izenburuak dioen bezalaxe, hainbat ekitaldietan parte hartu zen. Segidan aipatuko diradenak:

  • Araxes eskolako umeen eguna: Guraso elkarteak antolatuta, parte hartu nahi zuten gaztetxo guztientzat irekia zeuden saioak burutu ziren.



  • Betelu eta Berroetako festak: Basaburua taldearen aurka aritu ziren bai kimu nola haur mailako konbinada frogan. Bietan gure taldea garaile atera zen.
  • Gurasoen arteko lehiaketa: Taldeko gurasoek antolatuta, elkarren arteko saio eder bat burutu zuten bere seme-alabak ikusle zirela. Ondoren bazkari eder bat gozatu genuen Beteluko elkartean.
  • Araxes eskolako omenaldia: Kurtsoari (eskolakoa eta ikastaroarena) bukaera ezin hobea emanez, exhibizio bat egin zen bi mailak nahastuz. Ondoren, Nafarroako herri kirol jolasetan lortutako saria aurkeztu zen eskolako sarrerako apal batean betirako kokaturik. Eskolak, bere zuzendariaren eskutik, oroigarri bat banatu zuen Araxes Herri Kiroleko partaide guztiei.