2019/07/12

Kurtsoko azken saioak




Kurtsoa bukatu da eta ia betiko ekitaldiak burutu dira. Hemendik aurrera herrietako jaietako eta Zarateko (Azken Muga) saioak gelditzen dira, datorren kurtsora arte.

Sanferminak: Dagoeneko ezinbesteko zita bihurtu zaigu eta aurten ere bertan izan gara bi lanetan parte hartzen. Batetik kimuek, txapelketan finalistak izatearekin bertan aritzeko txartela lortu zuten eta konbinadako erakustaldi bat burutu zuten hirugarren postua lortuz. Bestetik, Naparroako trontza txapelketan bi bikote kadetek parte hartu zuten, lan txukun samarra burutuz. 


Araxes eskolako umeen festa: Urteroko legez, maiatzeko lehen larunbatean guraso elkarteak antolatutako ariketa hau burutu zen, eta beste hainbat gauzen artean, herri kirol saioa burutu zen. Ume askok parte hartu zuten eta oso ongi joan zen dena. Oso interesgarria da ume guztiak probatzeko aukera dutelako eta kantera egiteko modu bat delako. Honen antzeko bat ere burutu zen Larraungo eskolan hilabete bat beranduago.

Musika eskolako interkanbioa: Aralar musika eskola eta Catalunyako musika eskolen artean elkar-aldaketa burutu zuten eta musikaz gain, hemengo kulturaren berri eman nahi zitzaien eta herri kirol saio bat egin zen bateko nahiz besteko eskolakideek parte hartuz. Euskadi-Catalunya lehia ere egin zen eta noski, etxekoek irabazi zuten. Katalanak oso interesatuta egon ziren eta asko gustatu zitzaien.