2019/12/04

Kurtsoa martxan eta lehen saioa.

Kurtso hasiera

HK kurtsoa berriz ere martxan da eta aurtengoan 10 urte beteko ditugu kirol mota honekin. 8-9 urtekin hasitakoen artean baditugu helduen mailan ari direnak.

Aurtengo partaideak hokakoak dira multzoz-multzo:
  • Kimuak: Janire, Bikendi, Iraide, Conor, Irune, Luka, Eider, Izei, Lander, Eros, Imanol, Mattin, Ekiñe, Noa eta Izarne. Txapelketan, gure "historian" lehenengoz, bi talde osatzeko nahiko kirolari daude.
  • Haurrak: Andoitz. Aurten kirolari bakarra. Txapelketan aritzekotan beste talde batekin hartu beharko du parte.
  • Kadeteak: Oier, Leire, Eneko, Saioa, Aileen, Unai S eta Unai G. Taldea osatzeko kirolari baten faltan.
Nahiz eta ikastaroan parte ez hartu adinez goitik daudelako, Jubenilak saio eta txapelketetara zintzo agertzen dira eta gehienek afizioari eusten diote.

Aste kulturaleko saioa

Abenduak 3an eskolako umeak, gure kirolariekin batera, herri kirol erakusketa bat burutu zuten. Denera 40 gaztetxok parte hartu zuten adinaren arabera bi multzotan banatuta eta multzo bakoitzetik bi talde bereiztuz. Saioan, kirol onbinada eta sokatira egin zuten, eta gaztetxoek zuten guztia eman zuten.



Aupa ARAXES!! 

2019/10/16

Udako saioak

Aurreko urteetan bezala, hainbat saio burutu dira uda honetan. Aurreko blog-orrian Sanfermiñak bitartekoa jasota zegoen eta segidan ondorengo saioen laburpena duzue:

Errazkingo pestak: Igande arratsaldeko saio fijoa bihurtu da HK saioa Errazkiñen. Aurten gaztetxoak aritu ziren, bai Araxes taldekoak nola nahi zuen edozein umek. Saio jendetsua eta estua izan zen eta dena ongi joan zen. Ondoren, herri kirolari jarraipena emanez, bertako aizkolariek erakustaldi politta eman zuten. 
Intzako pestak: Plaza ttikia du Intzak, baina afizio handia herri kirolarekiko. Bertan umeen eta helduen saio osoa burutu zen, aurretik konbinada eta ondoren sokatira eginez, partaide askorekin.
Segidan, bertako biztanleei bi desafio bota zitzaien: alde batetik denbo berean, bertako trontzalariei Araxes taldekoek baietz halako bi aldiz korte egin, eta bestetik, sokatiran bertako taldea eta Araxeskoa lehiatzea. Saltsa politta jarri zen.
Azken Muga: Kultur ekitaldien artean, aurreko urteetan bezala, Araxes taldea eta Gipuzkuko Amezketako taldeen artean nahasketa egin zen heldu eta gazteen artean eta konbinada zabal bat egin zen beti izaten diren lanei harri-jasotze eta sega erantsiz. Giro oso ona sortu zen eta ondoren bazkari eder bat ziguten.
Uitziko pestak: Aurtengo saioa Errazkingoaren antzekoa izan zen, hau da umeek bakarrik hartu zuten parte. Partaide asko zegoenez bi adin tartetan banatu zen bi saio burutuz. Denek konbinada eta sokatira egin zuten, eta lan ona burutu ondoren otordu eder batetaz gozatzera joan ziren elkartera.
Valtierrako Kultur eguna: Antsoaingo taldeak deituta, beraien aurkako saio bat egin zen konbinadan, eta ondoren sokatirako triangular bat egin zen Araxes, Antsoain eta Valtierrako taldeen artean, azken hauek pisu librean. Araxes lehia guztietan garaile atera zen, nahiz eta garrantzitsuena erakustaldi on bat ematea zen. Bertan ere, bertakoen arteko trontza txapelketa bat burutu zen ea zein bikotek epaia lehenago mozten zuen. Irabazleek ardo botil bana eraman zuten.
Beste batzuk: Aipatutakoez gain, HK saioak burutu dira Uztegin eta Erron Araxes taldeko materialarekin. Zabaltzea den guztia, ongi dago.
Antsoain eta Araxesko partaideak Valtierrako saioan. Diario de Noticias egunkaritik hartua.


2019/07/12

Kurtsoko azken saioak




Kurtsoa bukatu da eta ia betiko ekitaldiak burutu dira. Hemendik aurrera herrietako jaietako eta Zarateko (Azken Muga) saioak gelditzen dira, datorren kurtsora arte.

Sanferminak: Dagoeneko ezinbesteko zita bihurtu zaigu eta aurten ere bertan izan gara bi lanetan parte hartzen. Batetik kimuek, txapelketan finalistak izatearekin bertan aritzeko txartela lortu zuten eta konbinadako erakustaldi bat burutu zuten hirugarren postua lortuz. Bestetik, Naparroako trontza txapelketan bi bikote kadetek parte hartu zuten, lan txukun samarra burutuz. 


Araxes eskolako umeen festa: Urteroko legez, maiatzeko lehen larunbatean guraso elkarteak antolatutako ariketa hau burutu zen, eta beste hainbat gauzen artean, herri kirol saioa burutu zen. Ume askok parte hartu zuten eta oso ongi joan zen dena. Oso interesgarria da ume guztiak probatzeko aukera dutelako eta kantera egiteko modu bat delako. Honen antzeko bat ere burutu zen Larraungo eskolan hilabete bat beranduago.

Musika eskolako interkanbioa: Aralar musika eskola eta Catalunyako musika eskolen artean elkar-aldaketa burutu zuten eta musikaz gain, hemengo kulturaren berri eman nahi zitzaien eta herri kirol saio bat egin zen bateko nahiz besteko eskolakideek parte hartuz. Euskadi-Catalunya lehia ere egin zen eta noski, etxekoek irabazi zuten. Katalanak oso interesatuta egon ziren eta asko gustatu zitzaien.





2019/05/13

Nafarroako 4x4 Sokatira txapelketa

Urtero bezela NKJ  txapelketaren ondoren Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa hasten da eta bertan Araxes HK taldeak bi mailetan, talde banarekin, parte hartu du.

Maila batean Kadeteak izan ditugu eta bestean berriz, lehenengo aldiz Gizonezkoak 320kg-tan. Kadeteen kasuan hiru jardunaldi izan dira eta bi Gizonezkotan. Saioak Donezteben, Antsoainen eta Berriozarren burutu dira, hurrenez-hurren, larunbatero, maiatzak 11tik hasita.

Balorazio aldetik, Gizonezkotan mailari neurria hartzea oso interesgarria eta beharrezkoa izan da, eta egindako lanak hurrengo urtetarako bultzada eman digu. Kadeteen kasuan, ia dena oker atera zaigu, lesioak eta abarrekoak tarteko, baina garrantzitsuena parte hartzea eta aurreko lanari bultzada ematen segitzea da.

     Hirugarren jardunaldia: Berriozar     

Kadeteak: Hasiera ona, baina jardunaldi erdi parean, lesio tarteko, tiralari bat gutxiagorekin gelditu ziren eta pisu aldea oso nabaria zen hortik aurrera gauzak asko zaildu ziren. Dena dela, orokorrean, lan txukuna egin zuten.

Hirugarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaPuntuazioa
Pos.TaldeaPuntuazioa
1Antsoain B7
1Andra Mari B20
2Andra Mari B6
2Antsoain B16'5
3Antsoian A4'5
3Berriozar A14'5
4Berriozar A4'5
4Antsoian A14'5
5Berriozar B3
5Berriozar B9'5
6Araxes2
6Araxes5
7Andra Mari A1
7Andra Mari A4



     Bigarren jardunaldia: Antsoain     

Kadeteak: Berriz ere egun txarra izan genuen. Oraindik ez dugu talde titularra jartzeko aukerarik izan. Berriz ere tiraldi bakar bat irabazi zuten, baina txukunago aritu ziren. Ea zer gertatzen den hurrengoan.
Bigarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaPuntuazioa
Pos.TaldeaPuntuazioa
1Andra Mari B7
1Andra Mari B14
2Antsoian A6
2Antsoian A10
3Berriozar A5
3Berriozar A10
4Berriozar B3'5
4Antsoain B9'5
5Antsoain B3'5
5Berriozar B6'5
6Araxes1'5
6Araxes3
7Andra Mari A1'5
7Andra Mari A3

Gizonezkoak (300kg): Berriz, espero zen bezala, azkenak gelditu ziren, baina hobeki aritu ziren. Oraindik gazteak dira eta ikasten eta indarra hartzen ari dira. Hurrengo urtean hobeki seguru. 
Bigarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaPuntuazioa
Pos.TaldeaPuntuazioa
1Beti Gazte7
1Beti Gazte14
2Berriozar B6
2Berriozar B12
3Txantrea4'5
3Txantrea9'5
4Berriozar A4'5
4Berriozar A7'5
5Kaskallueta3
5Kaskallueta7
6Antsoain2
6Antsoain4
7Araxes1
7Araxes2
 
     Lehenengo jardunaldia: Doneztebe     

Kadeteak: Egun txarra izan genuen. Gehixeago espero genuen baina ezin izandu zen. Tiraldi bakar bat irabazi zen eta azken postua beste talde batekin berdinduta lortu genuen. Hurrengoan hobeki seguru.

Lehenengo jardunaldia
Pos.TaldeaPuntuazioa
1Andra Mari B7
2Antsoain B6
3Berriozar A5
4Antsoian A4
5Berriozar B3
6Araxes1'5
7Andra Mari A1'5

Gizonezkoak (300kg): Nahiz eta tiraldi guztiak galdu, lan txukuna egin zuten tiralariek. Hortzak estutu arazi zizkien talde bat baino gehiagori. Gazteak dira eta oraindik gehiago entrenatu behar da gorputza zailtzeko, baina kantera ona dagoela erakutsi dute. 

Lehenengo jardunaldia
Pos.TaldeaPuntuazioa
1Beti Gazte7
2Berriozar B6
3Txantrea5
4Kaskallueta4
5Berriozar A3
6Antsoain2
7Araxes1
 
 

2019/04/15

NKJ txapelketako finala

Aurten ere txapelketan parte hartu eta finalean sailkatu gara. Urtero mailaren batean lortzen dugunez norbaitek erreza dela pentsa dezake, baina txapelketa gertutik jarraitzen duenak badaki zenbat kostatzen den.

Hau da hau talde bikaina! Aupa Araxes!!!
Aurtengoan Kimu (ttikienak) eta Kadete (handienak) mailetan konbinadan sartu gara. 
  • Kimu mailan meritu izugarria izan da 20 taldetik lehenengo lauetan sartzea. Gure gaztetxoak berealdiko kasta dutela erakutsi digute. Aurten finalean lesioak eta gaixotasunak traba egin diete eta ezin izan dute saririk lortu bi segundu eskaxengatik eta 4. gelditu dira. Hurrengo urteetarako kantera paregabea dago hemen eta egoera honek dagokion errebantxa izanen du, ziur.

       Txapeldunak:   Andra Mari 4  - 06:57.03  
       Bigarrenak:      Berriozar B    - 06:59.24
       Hirugarrenak:   Andra Mari 6  - 07:16.31
       Laugarrenak:  Araxes         - 07:18.03

    Kimuak: Hurrengo urtetako txapeldunak.
  • Kadete mailan berriz, txapelketak aurrera eginez batera gure emaitzak okerrera zihoazen eta finalean saria lortzea zaila ikusten zen. Dena den, hauek, aurreko urteetan barnean zer duten erakutsi dute eta gogor saiatuz 3. postua lortu dute.

       Txapeldunak:    Iñigo Aritza   - 10:12.96
       Bigarrenak:      Andra Mari     - 10:14.19
       Hirugarrenak: Araxes         - 10:42.52
       Laugarrenak:    Basarnegi      - 11:04.72
Kadeteak: Beste sari bat gehiago eskuratuta.
NKJ txapelketa bukatu da baina baditugu oraindik hainbat txapelketa ate joka: 

  • Sokatira: 4x4 modalitatea maiatzan jokatuko da eta Kadeteekin, eta lehenengoz helduen mailan Gizonezko 300kg-ko mailan ariko gara. Helduen mailan logikoena azkenak gelditzea izango da baina hasi eta saiatu gabe ez da ez jakiten, ez ikasten.
  • Trontza: Kadeteekin urtero Naparroko txapelketan parte hartu dugu eta aurten ere, erabaki badago ere, parte hartuko dugu.

Txapelketez gain erakustaldi eta saioak badatoz: Eskolako umeen eguna, Sanferminak eta gainerako pestak... 


Edozein motako saioan arituta ere... AUPA ARAXES!!!