2018/11/09

2018/2019 kurtsoa martxan

Berriz ere, HK kurtsoa martxan da dagoeneko, eta hau 9. aldia da. Urtero bezala bada utzi gaitueneik eta berririk ere bai. Kopuru aldetik osasuntsu dago.

Aurtengo partaideak hokakoak dira multzoz-multzo:
  • Kimuak: Janire, Bikendi, Iraide, Conor, Irune, Luka, Eider, Izei, Lander, Eros, Imanol eta Mattin. Txapelketan taldea osatzeko nahiko kirolari daude.
  • Haurrak: Julen, Aileen eta Ibai. Hauek beste talderen batekin elkartu beharko dira txapelketan parte hartu nahi badute.
  • Kadeteak: Oier, Andere, Iban, Leire, Eneko, Saioa, Unai eta Elena. Taldea juxtu-juxtu osatzeko partaide daude.
Nahiz eta ikastaroan parte ez hartu adinez goitik daudelako, Jubenilak saio eta txapelketetara zintzo agertzen dira eta gehienek afizioari eusten diote. 
  • Jubenilak: Julen, Alaitz, Mattie, Laura, Joanes, Beñat, Josu, Mikel, Aitor, Oihan, Maria eta orain ahazten duten besteren bat ere.
Araxes taldea edozein saio edota txapelketarako prest egongo da. Deitzen gaituzten edonora joateko ahalegina eginen dugu gurea den kirola eramatera eta txapelketetan ikasi dugun guztia erakustera.

Ea aurtengo txapelketetan ere saririk ekartzen dugun gurera, hori ere tradizio bihurtu bait zaigu azken aldian.

Aupa ARAXES!! 



2018/11/08

Udako saioak

Aurten ere herri kiroleko hainbat saio, lehia eta erakustaldi izan ditugu eta segidan dene laburpen bat jasotzen da.

Sanfermiñak: Urteroko zita bihurtu da, baina aurtengoan aldaketa izan dugu. Orain arte kimuen konbinada edota kadeteen trontza izaten genuen, baina aurtengoan trontza mantendu da eta 4x4 sokatira mixtoa heldutan izan dugu. Kadeteen kasuan Oier eta Manex aritu ziren eta 4. geratu ziren. Sokatiran ordez, helduen kontra aritu ziren gure neska-mutilak eta 3. bukatu zuten. Lan bikaina!

Berriozarko pestak: Bertan berriz 4x4 sokatira txapelketatxo bat antolatu zen jai giroan eta erakustaldi on bat egin zuten ongi pasaz, baina hortzak erakutsiz.

Atalluko pestak: Nahiz eta hasiera batean Naparru-Gipuzku lehia bat antolatu nahi izan zen, azkenean Gipuzkutik talderik aurkezten ez zenez, Araxeseko kirolariak Berrobiko gazteekin bi talde osatu zituzten elkarren aurka konbinadan lehiatzeko. Konbinadan aizkora ere izan genuen bi aizkolari hoberenentsuen laguntzarekin: Vicente eta Larrañaga. Bakoitzak talde batean parte hartu zuten, denak emanez. Esan beharra dago urdaiazpiko baten apustu+zozketa ere egin zela taldearentzako dirua ateratzeko eta oso emaitza ona izan zuen.

Azken Muga: Azken urtetako udatan Zaraten erakustaldiren bat egitea egokitzen zaigu eta aurten bi saio izan ziren. Lehenengo batean trontzekin sinbolikoki mugak moztu behar izan zituzten eta beste saio batean Araxesko kirolariez osatutako bi taldeen arteko konbinada egin zen. Ikuslez juxtu xamar egun berean Intzako kilometro bertikala ospatzen ari zelako.
Intzako pestak: Intzako plazan, oso giro eder eta estuan, ttikien eta gazteen arteko konbinada eta sokatira saioak burutu ziren. Bukaeran, gazteek bertako helduei sokatira desafioa bota zioten eta elkarren arteko lehia ere egin zen. Araxesko gazteek irabazi zuten.




Uitziko pestak: Udako saioei ohiko bukaera emanez, Uitzin burutu zen Araxes eta Uitzi arteko lehia konbinadan eta sokatiran. Konbinadan elkarren artean segundu bateko tartea baina ttikiagoko denboran bukatu zituzten lanak bi taldeak. Foto-finish balego Araxesen alde izan zela esango luke. Sokatiran berriz Uitziarrak irabazi zuten zeukaten pisu alde nabarmena bait zen.