2018/06/12

Denboraldiaren bukaerako ekitaldiak


Beste urte bat pasa da eta kurtso amaieran hainbat ekitaldi pilatzen dira. Hemen laburbiltzen saiatu gara. Ondoren uda etorriko da eta han edo hemen saioren bat ekarriko du eta gu han prest egongo gara.
  • Umeen eguna: Maiatzak 5ean, Guraso elkarteak antolaturik, burutu zen umeen eguna eta bertan herri kirol saio ireki bat egin zen eskolako nahi zuen umeek parte hartzea zut
    elarik. Adinen arabera 3 saiotan banatu zen eta bertan 44 umek parte hartu zuten konbinadan eta sokatiran, hortzak estututa, oso lan ona eginez.
  • Kurtso amaiera: Ekainaren 7an kurtso hontako azken klasea izan zen. Kirolari guztiek osatutako konbinada bat egin zen eta ondoren otordutxo bat eginez, datorren urte arte oporrak hartu ziren.
  • Burlatako sokatira 4x4 saio mixtoa: Ekainaren 3an, lehenengo aldiz Araxes taldeak helduen lehia batean parte hartu zuen. Tirada guztiak galdu arren, oso maila ona erakutsi zuen eta ia tiradaren bat irabazteko puntuan egon zen. Gerora, egindako lan txukuna kontutan hartuta, Federazioak Araxes taldea Sanferminetara konbidatu zuen. 

  • Kurtso bukaerako pesta: Azken urtetako ohiturari eutsiz, gurasoek antolatuta, herri kirol saio bat eta ondoren bazkaria egin ziren kurtsoari merezi duen bukaera ona emateko. Goizean saio pila bat egin ziren: gurasoen arteko konbinada, gaztetxoen arteko konbinada eta sokatira eta bukatzeko guraso eta gazteen arteko konbinada eta sokatira. Lehia oso estu eta politak ikusi ziren. Ondoren gurasoek bazkari bikain bat atera zuten eta oso giro onean gozatu genuen guraso eta gazteak.

  • Sanferminak: Urteroko zita bihurtu da hau, eta aurten bi saiotan parte hartzeko. Alde batetik kadeteen trontza txapelketa dago eta bertan Oier GM eta Manexek parte hartuko dute. Bestetik, lauko sokatira mixtoan parte hartuko dugu helduen aurka. Ea zer ekartzen dugun bueltan.
Kurtso hontan kirolari eta guraso berriak sartu zaizkigu, eta pozgarria da bertan zegoen lanerako nola edozertarako giro onari eutsi dioten eta nola erantsi diren ikustea. Mila esker denoi eta... Aupa ARAXES!!!