2018/04/16

Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa



20 urtez azpikoen 3. postuko saria
Aurtengo Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa burutu da eta bertan Araxes HK taldeak bi mailatan parte hartu hartu du: Kadetetan (Antsoaingoekin batuta) eta 20 urtez azpikoetan 2 taldekin.
  •   4. Jardunaldia (Finala): Irurita, maiatzak 12 17:00tan
Jardunaldian zorte eskasaz ibili ginen eta Araxes Bk ez zuen finalerako txartela 0'5 puntuengatik nahiz eta tiraldi oso onak egin. Araxes Ak oraingoan ez zuen tiraldirik irabazi baina txukun moldatu zen eta Kadetetan berriz tiraldi bat irabaztea lortu genuen. Hala ere azkenean 20 urtez azpikoetan sari batekin itzuli gara 3. postua lortuta.

Sailkapena:

< 20 urtekoakPuntuak
Orokorra < 20 urtekoak
TaldeaTxantreaLesakaAntsoainIrurita
TaldeaPuntuakPosizioa
Araxes A23,511
Araxes A7,54
Araxes B5243'5
Araxes B14'53
Berriozar3,53,555
Berriozar171
Basaburua A3,5533'5
Basaburua A152
Basaburua B1122
Basaburua B65









KadeteakPuntuak
Orokorra Kadeteak
TaldeaTxantreaLesakaAntsoainIrurita
TaldeaPuntuakPosizioa
Anar12,512
Anar6,55
Basaburua5555
Basaburua201
Berriozar22,533
Berriozar10,53
Andra Mari3121
Andra Mari74
Iñigo Aritza4444
Iñigo Aritza162

  •   3. Jardunaldia: Antsoain, maiatzak 5 17:00tan
Jardunaldi hau orokorrean ez da ona izan, beltz samarra. Kadeteek berriz tiraldirik irabazi gelditu ziren eta 20 urtez azpikoetan ordez Araxes A taldean kirolari bat lesionatu zen eta Kadeteek bezala deus irabazi gabe bueltatu ziren. Alde on bakarra Araxes B taldetik etorri zen, izan ere bigarren bukatu zuten eta finalerako aukerakin gelditu dira, datorren jardunaldian gertatuko denaren zain.
  • 2. Jardunaldia: Lesaka, apirilak 21 17:00tan
Aurreko jardunalditik gauzak aldatu ziren. Kadeteek tiraldi bat irabazi eta beste bat berdindu zuten eta aurrekoan denak galdu zituzten. 20 urtez azpikoak ordez, gogotik ordaindu zuten elkarren arteko tiraldi gogorra. Lana erreztu genien gainerako taldeei. Finalerako sailkatzea zaildu da baina eskura dago.
  • 1. Jardunaldia: Txantrea, apirilak 14 11:30tan
Emaitza desberdinak 20 urtez azpikoetan eta Kadeteetan. 20 urtez azpikoetan bi taldeen emaitza orokorra desberdina izan zen baina gauza bitxi bat gertatu zen: bi taldeek galdu gabe bukatu zuten, edo irabazi edo berdindu bait zituzten tiraldi guztiak. Kadeteak ikasten ari dira eta gazteagoak eta arinagoak izatea ordaintzen ari dira.

20 urtez azpikoetan: Mattie, Laura, Joanes, Alejandro, Alaitz, Josu, Mikel, Beñat eta Oihan
Kadetetan: Oier, Andere, Manex, Iosune eta Iranzu (Antsoain)
Lau jardunaldi izanen dira, denak larunbatean: Txantrea, Lesaka, Antsoain eta Irurita. Jardunaldi hauetan helduak ere aritzen dira emakumezko eta gizonezkoetan.
Jokatzeko era 4 jardunaldietan liga moduan izanen da eta denera puntu gehien lortu dituzten bi taldeen artean finala jokatuko dute.