2018/03/26

Amaitu da 2018ko NKJen Herri Kirol Txapelketa

2018ko txapelketa bukatu da eta emaitzak aurreko urteetakoak baina apalagoak izan arren, onak izan direla esan daiteke.
  • Kimuen kasuan, konbinadan aritu ginen soilik eta taldea osatzeko Artzanegi taldearekin elkartu ginen. 17 taldetatik azkenak hasi ginen baina gora egin genuen eta azken egunean 4. gelditu ginen, sailkapen orokorrean 9. postua lortuz.
  • Haurrak konbinadan eta sokatiran finalera pasa ziren eta konbinadan bigarren postua lortu zuten. Sokatiran 5. amaitu zuten, oso emaitza ona beste taldeak baina ia 100kg gutxiagoko pisua zuten eta.
  • Kadeteek ere beste talde batzuekin bat eginda aritu ziren (Berriozar eta Antsoain). Konbinadan lehen jardunaldietan azken postuan bukatu zuen baina azken jardunaldian ikaragarrizko erakustaldia eman zuten lehenegoak geratuz, errez irabaziz. Sailkapen orokorrean bai konbinadan, bai sokatiran 4. gelditu gara.
Aurten ere gurasoen animoak eta laguntza nabarmen sumatu da. Eskertzekoa eta oso kontutan hartzekoa da, dudik gabe.


Denera, txapelketetan lehiatzen hasi ginenetik (2012), dagoeneko 18 sari lortu ditugu... herri ttiki, lorpen haundi!


Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa
Txapelketa hau bukatu da, bai, baina kadeteek eta jubenilek apiriletik aurrera burutuko den 4x4 sokatira txapelketan parte hartuko dute. Kadeteak talde bat osatuko dute eta jubenilak berriz, bi. Ea berriz ere emaitza onik ekartzen duten gurera.

2018/03/19

Txapelketaren azken jardunaldia: Igantzi / Bera

Kimuen eta Haurren ligaxka bukatu da eta emaitzen aldetik Kadeteak berdintsu moldatu dira konbinadan eta sokatiran, Haurrak sokatiran berdin baina konbinadan aurreko egunetan baina okerrago, eta sorpresa ona Kimuetatik etorri zaigu. Lehenengo jardunaldian azkenak geratu ziren baina pixkanaka gora egin dute eta igande honetan 17 taldetik laugarren geratu dira. Igandero horrela eginez gero finalera pasako lirateke.

Aurten finalean haurrak izanen ditugu soilik. Hori bai, konbinada eta sokatirako finalean arituko dira, eta hori ez da gutxi. Sariren bat lortzeko aukera dute. Ikusi egin behar... Aupa Araxes!!

Hauek dira Berako jardunaldiko emaitzak. Beltzaranez daudenak finalera pasa dira:

Kimuak konbinada
Laugarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaDenbora
Pos.TaldeaDenbora
1Igantzi6:49
1Igantzi27:26
2Andra Mari 56:53
2Andra Mari 527:39
3Andra Mari 76:55
3Andra Mari 728:20
4Arartza7:08
4Antsoain B28:24
5Antsoain B7:08
5Berriozar28:44
6Berriozar7:10
6Antsoain C28:48
7Antsoain C7:10
7Andra Mari 629:10
8Andra Mari 67:13
8Andra Mari 329:14
9Intsusburu7:17
9Arartza29:27
10Antsoain A7:17
10Intsusburu29:28
11BRT Menditarrak7:18
11Antsoain A29:35
12Bargagain7:25
12Bargagain29:55
13Andra Mari 37:26
13Gainsol29:56
14Gainsol7:33
14BRT Menditarrak30:04
15Andra Mari 47:40
15Andra Mari 430:08
16Andra Mari 17:46
16Andra Mari 230:13
17Andra Mari 27:56
17Andra Mari 131:11

Haurrak konbinada
Laugarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaDenbora
Pos.TaldeaDenbora
1Andra Mari 38:54
1Andra Mari 336:25
2Basaburua8:59
2Araxes37:16
3Araxes9:20
3Basaburua38:15
4Andra Mari 29:20
4Berriozar A38:30
5Artzanegi9:26
5Artzanegi38:42
6Berriozar A9:37
6Andra Mari 238:44
7BRT Menditarrak9:46
7Antsoain A42:13
8Antsoain A10:01
8BRT Menditarrak43:39
9Txantrea10:31
9Iñigo Aritza43:47
10Iñigo Aritza10:34
10Txantrea43:47
11Andra Mari 111:52
11Andra Mari 144:08
12Antsoain B12:04
12Berriozar B46:17
13Berriozar B12:25
13Antsoain B47:47

Haurrak sokatira
Laugarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaPuntuak
Pos.TaldeaPuntuak
1Basaburua4
1Basaburua16
2Araxes3
2Araxes12
3Andra Mari 12
3Andra Mari 16
4Berriozar B1
4Berriozar B6

Kadeteak konbinada
Laugarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaPuntuak
Pos.TaldeaPuntuak
1Iñigo Aritza4
1Andra Mari12
3Basaburua3
3Basaburua12
3Andra Mari2
3Iñigo Aritza12
4Anaraberri1
4Anaraberri4

Kadeteak sokatira
Laugarren jardunaldia
Orokorra
Pos.TaldeaPuntuak
Pos.TaldeaPuntuak
1Basaburua5
1Basaburua19'5
2Andra Mari 14
3Andra Mari 116'5
3Iñigo Aritza3
3Iñigo Aritza12
4Anaraberri2
4Anaraberri6'5
5Andra Mari 21
4Andra Mari 25'5