2018/01/22

2018ko NKJ Herri Kirol txapelketa

Udaberriarekin batera, badator berriz ere Nafarroako Herri Kirol txapelketa. Aurtengoa gure 8. aldia izanen da eta hau da txapelketa honi buruzko informazioa:

Gure taldeak: ARAXES taldeak, bere izen eta izanean soilik Haur mailako taldea aterako du, konbinadan eta sokatiran. Kadeteen taldea osatzeko Berriozar eta Antsoainekin bat egin dugu ANARABERRI izenarekin. Hauek ere konbinadan eta sokatiran arituko dira. Kimuak ARTZANEGIrekin elkartuko dira, iñor parte hartu gabe geldittu ez dadin. 

Elkarketa eginen den taldeetan hainbat gauza (izena, kamiseta, etab) erabaki gabe daude.
 
Taldeak denera: Kimuetan 17 talde, Haurretan konbinadan 13 talde eta sokatiran ere 13 talde, eta Kadeteetan konbinadan 4 talde eta sokatiran 5 talde arituko dira. Beraz, jardunaldi bakoitzean konbinadan 238 kirolarik eta sokatiran 144 tiralarik parte hartuko dute.

Egutegia: Jardunaldiak otsailak 25etik martxoak 25era, igandero segidan, goizeko 11:00etan, izango dira eta honako herrietan izanen dira:
  1. Otsailak 25: Etxarri-Aranatz
  2. Martxoak 4: BETELU
  3. Martxoak 11: Antsoain
  4. Martxoak 18: Igantzi
  5. Martxoak 25 (finala): Berroeta
Beteluko jardunaldia: Aurten ere jardunaldi bat Betelun egitea egokitu zaigu. Hau hirugarren aldia izanen da. Azkena iaz izan zen, eta Federazioko Lehendakariaren esanetan eta beste taldeen arduradunen iritziz arrakastatsua, antolakuntza aldetik oso ona eta beste gainerakoentzako eredugarria izan zen. 

Prestaketaren ardura eta lana gure gain dago. Ez da lan berezirik egin behar baina laguntza ezinbestekoa izango da. Eginbeharrekoa batipat, egun berean prestatze eta jasotze lanetan zentratzen da. 

Esku bat botatzea beharrezkoa izanen da eta asko eskertuko da. Ez da zalantzan jartzen hemengo guraso, kirolari eta bolondresen lanerako jarrera, iaz "10 bat" jarri ziguten eta.
Aupa Araxes!!