2017/05/29

Lauko sokatirako txapelketako amaiera

Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa bukatu berria da eta orain ere Araxes taldea sariekin itzuli da etxera.
Lau jardunaldiko txapelketa izan da eta Araxes taldeak bi mailatan parte hartu du bietan bigarren postua lortuz.
  • 20 urtez azpikoa: Iazko mamuak kenduz, aurtengo txapelketari sutsu ekin zioten eta pixka bat kostata izan bada ere, bigarren postua lortu zuten, azken jardunaldiak tiraldi guztiak irabaziz.
  • Kadete maila: Kasu honetan sariak zapore garratza izan du. Izan ere, txapelketa osoan ez zuten tiraldirik galdu eta azkeneko unekoa, finaleko tiraldiakoa, izan zen galdu zuten bakarra.
Denboraldiaren hasieran pentsatuko ez genukeena lortu dugu eta hotzean pentsatuta pozik egotekoa da. Kirolariek erakutsitako jarrera eta kemena izan da saririk haundiena.
Kadeteak eta 20 urtez azpikoak bigarren postuko bi sariekin
Dena den, denboraldia ez da bukatu kadeteen trontzako txapelketa falta delako, eta aukerak ditugu zerbait haundia lortzeko.

2017/05/11

Lauko Sokatira Txapelketa

NKJ txapelketaren ondoren Nafarroako Lauko (4x4) Sokatirako txapelketa hasi da eta bertan Araxes HK taldea bi mailetan, talde banarekin, parte hartzen ari da.
Bi taldeak indar batean. Aurrean kadeteak, atzean 20 urtez azpikoak.
Maila batean Kadeteak ditugu eta bestean berriz 20 urtez azpikoak. Lau jardunaldi izanen dira, denak larunbat arratsaldetan: Lesaka, Antsoain, Larraintzar eta Berriozar. Jardunaldi hauetan helduak ere aritzen dira emakumezko eta gizonezkoetan.

Kadeteen kasuan 4 jardunaldiko liga izango da eta denera puntu gehien lortu duten bi taldeen artean finala jokatuko dute. Dagoeneko, jardunaldi baten faltan, Araxesek lortu du finalerako txartela. 20 urtez azpikoak ordez liga izanen dute soilik.

Sailkapena, 3 jardunaldi jokatuta, oraingoz
horrela dago:
  • Kadeteak: Araxes: 13'5, Basaburua A: 10, Basaburua B: 8.5, Berriozar: 4.5, Andra Mari: 3.5
  • 20 urtez azpikoak: Berriozar: 9, Araxes: 5, Ultzama: 4
Ikusi daiteke gure neska-mutilak ederki ari direla. Aupa Araxes!!!