2017/02/17

2017ko NKJ txapelketaren aurkezpena

Aurreko oharrean aurreratu zen eta dagoeneko baditugu txapelketari buruzko hainbat gauza zehazturik:
  • Gure taldeak: ARAXES taldeak, bere izen eta izanean soilik Haur mailako taldea aterako du, konbinadan eta sokatiran. Kadeteak Berriozarrekin bat egingo dute ARABERRI izenarekin eta hauek ere konbinadan eta sokatiran arituko dira. Kimuek ARTZANEGIrekin elkartuko dira, iñor parte hartu gabe geldittu ez dadin. 
  • Taldeak denera: Kimuetan 19 talde, Haurretan konbinadan 12 eta sokatiran 10 talde, eta Kadeteetan konbinadan 3 eta sokatiran 4 talde arituko dira. Parte hartze izugarria gazteenen mailan eta eskasa zaharrenean.
  • Egutegia: Jardunaldiak martxoak 5etik apirilak 2ra, igandero segidan, izango dira eta honako herrietan izanen dira:
  1. Martxoak 5: Ororbia
  2. Martxoak 12: BETELU
  3. Martxoak 19: Altsasu
  4. Martxoak 26: Berriozar
  5. Apirilak 2 (finala): Etxarri-Aranatz
  • Beteluko jardunaldia: Jardunaldiaren prestaketaren ardura eta lana gure gain dago. Ez da lan berezirik egin behar baina laguntza ezinbestekoa izango da. Eginbeharrekoa batipat, egun berean prestatze eta jasotze lanetan zentratzen da. Esku bat botatzea asko eskertuko da.
  • Jubenilak sokatiran: Aurten ere badirudi jubenilen mailako sokatira txapelketa aterako dela. Federazioko azken bileran, Araxes aldetik egindako eskaerak ihaz bezala saria izanen duela dirudi. Erabaki gabe badago ere, Lauko sokatira txapelketa maiatzaren 6tik 27ra izango da.
Aupa Araxes!!!