2016/03/22

Txapelketa bukatu da eta.... egundoko lorpena!!

Goran >> Beñat, Joanes, Mikel, Alaitz, Maitane, Laura, Alejandro, Aitor, Josu, Julen / Beheran >> Unai, Oier GM, Aileen, Andere, Cian, Manex, Eneko, Iban, Leire, Oier GL.

NKJen txapelketa bukatu da eta aurtengoan, hain eskualde ttikia izateko, izugarrizko lorpena egin dugu. Kostata, taldea ezin osatuz partaide kopuru exkasarengatik, lau arlotan izena eman genuen, eta denetan, ez dela gutxi, finalean sartu giñen. Hori nahikoa ez eta denetan sariren bat ekarri dugu bueltan etxera. Banan bana:
  • Kimuak (11-12 urte): Bost partaide ziren eta igandero Iñigo Aritza taldeko partaideren batekin taldea osatzen zuten. 16 talde zeuden denera eta 3. gelditu dira. Badago kantera!

  • Haurrak (13-14): Hauekin taldea osatzeak lan gehiago eman zuen. Guk lau partaide genituen eta beste bi taldeetako (Araxes+Artzanegi+Irisarri) partaideekin Arartziri taldea osatu genuen. Elkar ezagutu gabe ere oso talde ona atera zen eta azkenean hauek 3. postua lortu zuten.
  • Kadeteak (15-16): Kasu honetan partaide nahiko zeuden eta konbinadako taldeaz gain, sokatirakoa ere atera genuen. Hemen ere emaitza bikainak izan ziren. Konbinadan txapela segundu pixka batzuengatik alde egin zien eta azkenean 2. gelditu ziren. Sokatiran, asko sufrituz, 3. egin zuten.
 
Aipamen berezia Laura, Joanes, Alaitz, Julen eta Alejandrori egin behar zaie, izan ere, aurtengoa izan baita beraien azken NKJ txapelketa. Bereziki lehen hirurentzat doa aipamen hau hasiera-hasieratik gurekin egon direlako. Seguru oraindik herri kirol munduan jarraituko dutela bere maila erakusten.
Gurasoen animoak eta bultzada ere aipatu gabe ezin utzi. Mila esker denoi. Hurrengo urtean berriz eta gehiago.

2016/03/14

2016ko NKJ txapelketako informazioa (4)

4. jardunaldia: Larraintzar
Lehenengo aldiz, Araxes HK taldea aurkeztu den arlo guztietan finalerako sailkatu da: lauetik lau.
 
4. jardunaldiko sailkapena:
  • Konbinada: Kimuetan 1., Haurretan 4. eta Kadeteetan 5.
  • Sokatira: Kadeteetan 1.
Finalerako (Berriozar) autobusa:
Autobusa Ultzamakoekin batera osatuko da eta horregatik 8:50etan aterako da Beteluko aparkalekutik.
Gehiago garenez, guretzat 30 eserleku gorde dira, beraz, neska-mutilez gain, guraso batzuentzako tartea ere egongo da.

Postuak eta denborak:
  • Kimuak:
1. Araxes 6:58 / 2. Berriozar B 7:00 / 3. Andra Mari 7:03 / 4. Basaburua 7:12 / 5. Igantzi A 7:15 / 6. Igantzi B 7:19 / 7. Beriain 7:29 / 8. Andia 7:40 / 9. Berriozar D 7:42 / 10. Artzanegi 7:43 / 11. Aizkorri 7:48 / 12. BRT Menditarrak 7:49 / 13. Urbasa 7:53 / 14. Ondatz 8:02 / 15. Berriozar A 8:07 / 16. Berriozar C Ez du parte hartu (10:07)
  • Haurrak:
1. Basaburua 9:28 / 2. Andra Mari 9:36 / 3. Iñigo Aritza 10:12 / 4. Arartziri 10:21 / 5. Leziza 10:50 / 6. BRT Menditarrak 11:08 / 7. Utzubar 11:37 / 8. Berriozar 12:14.
  • Kadeteak konbinada:
1. Andra Mari 10:08 / 2. Ultzama 10:56 / 3. 11:04 / 4. Berriozar 11:20 / 5. Araxes 11:38 / 6. Iñigo Aritza 11:43 / 7. Beriain 12:13
  • Kadeteak sokatira (B multzoa):
1. Araxes (4 puntu) / 2. Basaburua (3 puntu) / 3. Beriain (1'5 puntu) / 3. Berriozar (1'5 puntu)

Sailkapen orokorra:
  • Kimuak:
1. Berriozar B 28:04 / 2. Andra Mari 28:06 / 3. Araxes 28:17 / 4. Igantzi B 28:37 / 5. Basaburua 28:41 / 6. Igantzi A 28:47 / 7. Beriain 29:31 / 8. Artzanegi 29:44 ..................
  • Haurrak:
1. Basaburua 36:46 / 2. Arartziri 37:36 / 3. Andra Mari 38:48 / 4. Iñigo Aritza 42:19 / 5. BRT Menditarrak 43:11 / 6. Leziza 43:15 / 7. Berriozar 44:56 / 8. Utzubar 47:23
  • Kadeteak konbinada:
1. Andra Mari 40:04 / 2. Basaburua 42:09 / 3. Araxes 42:33 / 4. Iñigo Aritza 45:33 / 5. Ultzama 46:15 / 6. Beriain 47:18 / 7. Berriozar 48:55
  • Kadeteak sokatira (B multzoa):
1. Basaburua (14'5 puntu) / 2. Araxes (13'5 puntu) / 3. Beriain (7 puntu) / 4. Berriozar (5 puntu)
A multzoko finalistak: 1. Andra Mari (12 puntu) / 2. Ultzama (7 puntu)

2016/03/07

2016ko NKJ txapelketako informazioa (3)

3. jardunaldia: Etxarri-Aranatz

3. jardunaldiko sailkapena:
Eguraldi txarra baina emaitza onak. Finalak gero eta bertago.
  • Konbinada: Kimuetan 5., Haurretan 1. eta Kadeteetan 2.
  • Sokatira: Kadeteetan 1. berdinduta.
4. jardunaldiko (Larraintzar) autobusa:
Aurreko igandean bezala, autobusa jarriko dute 30 laguneko kopurua gainditzen badugu. Autobusa guretzat bakarrik izanen da eta 9:20etan aterako da Beteluko aparkalekutik.

Postuak eta denborak:
  • Kimuak:
1. Andra Mari 7:06 / 2. Berriozar B 7:14 / 3. Igantzi B 7:14 / 4. Basaburua 7:16 / 5. Araxes 7:17 / 6. Beriain 7:20 / 7 Urbasa 7:22 / 8. Igantzi A 7:22 / 9. Andia 7:34 / 10. Berriozar D 7:44 / 11. Ondatz 7:44 / 12. Aizkorri 7:45 / 13. Artzanegi 7:46 / 14. Berriozar A 7:47 / 15. BRT Menditarrak 7:58 / 16. Berriozar C Ez du parte hartu (9:58)
  • Haurrak:
1. Arartziri 9:00 / 2. Basaburua 9:18 / 3. Andra Mari 9:57 / 4. Iñigo Aritza 9:59 / 5. BRT Menditarrak 10:22 / 6. Berriozar 10:36 / 7. Leziza 11:08 / 8. Utzubar 12:05.
  • Kadeteak konbinada:
1. Andra Mari 10:10 / 2. Araxes 10:27 / 3. Iñigo Aritza 10:54 / 4. Basaburua 11:00 / 5. Beriain 11:14 / 6. Ultzama 11:34 / 7. Berriozar 12:32
  • Kadeteak sokatira (B multzoa):
1. Araxes (3'5 puntu) / 1. Basaburua (3'5 puntu) / 3. Beriain (2 puntu) / 4. Berriozar (1 puntu)

Sailkapen orokorra:
  • Kimuak:
1. Andra Mari 21:03 / 2. Berriozar B 21:04 / 3. Igantzi B 21:18 / 4. Araxes 21:19 / 5. Basaburua 21:29 / 6. Igantzi A 21:32 / 7. Urbasa 21:54 / 8. Artzanegi 22:01 ..................
  • Haurrak:
1. Arartziri 27:15 / 2. Basaburua 27:18 / 3. Andra Mari 29:12 / 4. BRT Menditarrak 32:03 / 5. Iñigo Aritza 32:07 / 6. Leziza 32:25 / 7. Berriozar 32:42 / 8. Utzubar 35:46
  • Kadeteak konbinada:
1. Andra Mari 29:56 / 2. Araxes 30:55 / 3. Basaburua 31:05 / 4. Iñigo Aritza 33:50 / 5. Beriain 35:05 / 6. Ultzama 35:19 / 7. Berriozar 37:35
  • Kadeteak sokatira (B multzoa):
1. Basaburua (11'5 puntu) / 2. Araxes (9'5 puntu) / 3. Beriain (5'5 puntu) / 4. Berriozar (3'5 puntu)