2016/02/29

2016ko NKJ txapelketako informazioa (2)

2. jardunaldia: Ororbia

2. jardunaldiko sailkapena: 
Berriz ere emaitza oso onak izan ditugu.
  • Konbinada: Kimuetan 4., Haurretan 2. eta Kadeteetan 2.
  • Sokatira: Kadeteetan 2.
3. jardunaldiko (Etxarri - Aranatz) autobusa: 

Aurreko igandean bezala, autobusa jartzeko asmoa dute 30 laguneko kopurua gainditzen badugu. Autobusa guretzat bakarrik izanen da eta ordu berean aterako da Beteluko aparkalekutik, 9:15etan.
 
Postuak eta denborak:
  • Kimuak:
1. Berriozar B 6:58 / 2. Igantzi A 7:06 / 3. Basaburua 7:08 / 4. Araxes 7:09 / 5. Igantzi B 7:10 / 6. Artzanegi 7:13 / 7 Andra Mari 7:13 / 8. Beriain 7:22 / 9. Aizkorri 7:23 / 10. Andia 7:26 / 11. Urbasa 7:34 / 12. Berriozar C 7:42 / 13. Ondatz 7:42 / 14. Berriozar A 7:50 / 15. Berriozar D 7:52 / 16. BRT Menditarrak 7:54
  • Haurrak:
1. Basaburua 8:46 / 2. Arartziri 8:54 / 3. Andra Mari 9:07 / 4. Iñigo Aritza 9:49 / 5. Menditarrak 10:12 / 6. Leziza 10:32 / 7. Berriozar 10:33 / 8. Utzubar 12:01.
  • Kadeteak konbinada: 
1. Andra Mari 9:34 / 2. Araxes 9:39 / 3. Basaburua 9:55 / 4. Ultzama 10:50 / 5. Iñigo Aritza 10:59 / 6. Berriozar 11:18 / 7. Beriain 11:38
  • Kadeteak sokatira (B multzoa): 
1. Basaburua (4 puntu) / 2. Araxes (3 puntu) / 3. Beriain (2 puntu) / 4. Berriozar (1 puntu)

Sailkapen orokorra:
  • Kimuak:
1. Berriozar B 13:50 / 2. Andra Mari 13:57 / 3. Araxes 14:02 / 4. Igantzi B 14:04 / 5. Igantzi A 14:10 / 6. Basaburua 14:13 / 7. Artzanegi 14:15 / 8. Urbasa 14:32 ..................
  • Haurrak:
1. Basaburua 18:00 / 2. Arartziri 18:15 / 3. Andra Mari 19:15 / 4. Leziza 21:17 / 5. Menditarrak 21:41 / 6. Berriozar 22:06 / 7. Iñigo Aritza 22:08 / 8. Utzubar 23:41
  • Kadeteak konbinada: 
1. Andra Mari 19:46 / 2. Basaburua 20:05 / 3. Araxes 20:28 / 4. Iñigo Aritza 22:56 / 5. Ultzama 23:45 / 6Beriain 23:51 / 7. Berriozar 25:03
  • Kadeteak sokatira (B multzoa): 
1. Basaburua (8 puntu) / 2. Araxes (6 puntu) / 3. Beriain (3'5 puntu) / 4. Berriozar (2'5 puntu)

2016/02/22

2016ko NKJ txapelketako informazioa (1)

1. jardunaldia: Irurita

1. jardunaldiko sailkapena: 
Emaitza oso onak izan ditugu eta hobeak izan zitezkeenaren susmoarekin bueltatu gara.
  • Konbinada: Kimuetan 3., Haurretan 2. eta Kadeteetan 3.
  • Sokatira: Kadeteetan 2.
2. jardunaldiko (Ororbia) autobusa: 
Hasiera batean autobusik gabe gelditu behar ginen nahiko jenderik ez ginelako eta gainerako herriek autobusak betetzen zituztelako.
Hala ere azken orduan autobusa jarriko dutela diote 30tik gora autobusez joaten bagara. Beraz, 30eko muga pasa behar dugu derrigorrez. Autobusa Beteluko geltokitik 9:15etan abiatuko da.
 
Postuak eta denborak:
  • Kimuak:
1. Andra Mari 6:44 / 2. Berriozar B 6:52 / 3. Araxes 6:53 / 4. Igantzi B 6:54 / 5. Urbasa 6:58 / 6. Igantzi A 7:04 / 7. Artzanegi 7:04 / 8. Basaburua 7:05 / 9. Andia 7:07 / 10. Beriain 7:20 / 11. Aizkorri 7:20 / 12. Berriozar C 7:27 / 13. Ondatz 7:31 / 14. Berriozar A 7:35 / 15. Berriozar D 7:43 / 16. BRT Menditarrak 7:50
  • Haurrak:
1. Basaburua 9:14 / 2. Arartziri 9:21 / 3. Andra Mari 10:08 / 4. Leziza 10:45 / 5. Menditarrak 11:29 / 6. Berriozar 11:33 / 7. Utzubar 11:40 / 8. Iñigo Aritza 12:19
  • Kadeteak konbinada: 
1. Basaburua 10:10 / 2. Andra Mari 10:12 / 3. Araxes 10:49 / 4. Iñigo Aritza 11:57 / 5. Beriain 12:13 / 6. Ultzama 12:55 / 7. Berriozar 13:45 
  • Kadeteak sokatira (B multzoa): 
1. Basaburua (4 puntu) / 2. Araxes (3 puntu) / 3. Berriozar (1,5 puntu) / 4. Beriain (1,5 puntu)

2016/02/06

2016ko NKJ txapelketa ate joka dago

Aurten ere Araxes HK taldeak maila guztietan parte hartzeko izena eman du. 

Kimuetan partaide baten faltan gaude baina beste taldeek utziko digute. 

Haurretan talde erdia geunden soilik baina beste bi talde (Artzanegi eta Irisarri) egoera berean zeudenez, denak elkartuta talde bat aterako dugu. Ez dute sokatira egingo. Erabaki gabe dago taldearen izena eta gainerakoak.

Kadeteetan dugu talderik osatuena eta konbinadan eta sokatiran arituko dira.

Txapelketa otsailean hasi eta martxoan bukatuko da ondorengo egun eta herrietan: 

  • Otsailak 21: Baztan (Irurita?).
  • Otsailak 28: Ororbia.
  • Martxoak 6: Sakana (Etxarri-Aranatz?).
  • Martxoak 13: Ultzama (Larraintzar).
  • Martxoak 20 (finala): Berriozar.
Aurtengoarekin 6. aldia segidan parte hartzen dugula izanen da. Azken hiru urteetan saria lortu dugu: 2013an bigarren postua konbinadan Kimuetan, 2014ean berriz Haurretan konbinadan txapeldun eta sokatiran hirugarren eta 2015ean Haurretan konbinadan hirugarren. Aurten aurreko urteetan baina talde gehiago daude eta ez da erreza izango finalean sartzea eta are gutxiago saririk lortzea.

  • Kimuak: Txapelketan inoiz baino talde gehiago arituko dira, izan ere 16 taldek eman dute izena. Finalerako sailkatzea hagitz zaila izanen da, kontutan eduki behar da finalera lehen lau sailkatuak pasatzen direla. Hala ere, iaz 15 zeuden eta hala ere finalera ailegatu ziren.
  • Haurrak: Lehen aipatu den bezala, beste bi taldeekin batera osatuko dugu taldea. Hemen 8 talde arituko dira, sekulan baina gehiago. Sokatiran, azken orduko aldaketarik ez bada, ez dira arituko.
  • Kadeteak: Hemen ere inoiz baina talde gehiago daude, denera 7. Konbinadan eta sokatiran arituko dira.
Aurten ere autobusa jarriko dute baina baldintza gisa autobusa joateko hartzen bada bueltatzeko ere hartu behar da.