2015/06/14

Bukatu da 2014/2015 ikasturtea

Denbora azkar pasatzen da eta konturatzerako ekaina ailegatu eta kurtsoari ere amaitzeko ordua ailegatu zaio.
Behar bezalako bukaera emateko, azken urteen gisan, bi gauza egin dira: alde batetik ikastaroko azken eguna ospatu da eta bestetik gurasoen herri kirol saioa eta bazkaria egin dira.
Kurtsoko ikastaroaren azken egunean, ekainak 12an, otordutxo bat egin genuen kirol pixka bat egin ondoren. Hainbat kanpoko arrazoiengatik (urtebetetze pesta, musika jaialdia) ez ginen denak bildu baina hala ere merezitako agurra eman genion.
Bestalde, ekainaren 14ean, gurasoak gogo biziz aritu ziren herri kirol saio berezian. Frontoian gurasoak egurra emanez eta seme-alabak berriz frontoiko eserlekuetan hauei begira eta animatuz egon ziren.
Saio honen ondoren, seme-alabek segituan bota zieten erronka gurasoei eta elkarren arteko lehia egin zen. Uste baina tarte ttikiagoz nagusitu ziren gaztetxoak.
Gurasoen lana ez zen horretan geratu, izan ere, bazkari bikaina prestatu eta eman ziguten eta.
Hemendik eskerrik beroenak gurasoei bere jarrera apartagatik. Egunerokoan, txapelketan eta azken egunean erakutsitakoa benetan aipatzekoak izan dira. 


Egiteke dagoena oraindik: Guztia ez da amaitu, izan ere, kadeteek oraindik entrenatzen jarraituko dute Nafarroako Trontza Txapelketan parte hartuko dutelako eta Iruñeko Sanferminetan kimuek konbinada saioa dutelako uztailak 10ean eguerdiko 12:00etan foru enparantzan.
Azkarateko sanferminetan ere herri kirol saioa izanen da uztailak 4ean arratsaldean.