2014/11/30

2014ko Herri kirol Jaialdia


Aurtengoan ere, azken 6 urteetan bezala, burutu da eskolako gaztetxoentzako zuzendutako herri kirol jaialdia. Aurreko urteetan Araitz-Beteluko Aste Kulturalaren ekitaldi bat zen baina aurten aste kulturalarik ez egotearekin, Guraso Elkarteak, beste aktibitate batzuekin batera, bultzatu du eta azaroak 29an, Beteluko frontoian giro ederrean burutu zen.

Denera, adin desberdinetako 62 gaztetxo aritu ziren eta saioa hiru multzotan zatitu zen:
  • Ttikienak: 3, 4, 5, 6 eta 7 urtekoak. 20 ume bildu ziren eta gogor aritu ziren. Inor adina serio. Hauek koxkolekin, txingekin, kurpilarekin eta korrikan aritu ziren.

  • Ertainak: 8, 9 eta 10 urtekoak. 22 gaztetxok parte hartu zuten. Hauek ttikien lanez gain, zakuarekin ere aritu ziren. Oso bizkor denak ere.


  • Handienak: 11, 12, 13, 14 eta 15 urtekoak. Hemen beste 20 aitu ziren eta saio honetan txantxak alde batera utzita aritu ziren. Ertainen lanaren berdina burutu zuten kurpila trontzaren aldatuz.

Ondoren, indarrak berdintzeko, txokolate eta bizkotxoak banatu ziren. Ederki merezitakoak, batek baina gehiagok.

Eskerrak eman behar lagundu eta antolatu zuten gurasoei. Ea hurrengo urtean ere horrelako ikustaldi politta gozatzeko modua dagoen.