2014/04/13

2014ko txapelketaren kronika: Araxes Txapeldun!!

2014ko Herri Kirol txapelketa bukatu da eta aurten, beste aipamen batzuen gainetik, haur mailan bi sari lortu ditugula da garrantzitsuena. Kadete mailan ere sarien zatitxo bat lortu dugu, izan ere, Ultzamako taldeari partaide pare batekin lagundu diogu eta hor ere izan dira lorpenak.
  • Kimuak: Gure gaztetxoenak meritu handiko lorpenak izan dituzte. Bat ez gainerako guztiak berriak ziren, adinez, orokorrean beste taldeekin alderatuz urte bat gaztegoak, eta hala ere finalean sailkatzeko postu batera gelditu dira. Hasierako helburua, hamar taldeetatik azkenak ez izatea zen eta meritu handiko bostgarren postua lortu zuten. Hurrengo urtean gehiago eta hobeki!.
  • Haurrak: Konbinadan, lehen lau jardunaldiak finalerako sailkapena lortzeko ziren eta lehen postua lortu zuten, nahiz eta gora-behera dexente izan egun bat edo bestean. Finalera ailegatu eta bertan, izugarrizko lan ona eginez, txapela lortu zuten, hurrengoei alde handia ateraz. Sokatiran ere saritxo bat lortu zuten, izan ere, nahiz eta beti laugarren postuan sailkatu, talde batek huts egiteagatik hirugarren postua irabazi zuten.
  • Kadeteak: Araxesko bi gaztetxok parte hartu dute Ultzamako taldea osatzeko eta konbinadan hirugarren postua eta sokatiran bigarrena lortu dute.
Taldea hazitzen ari da bai kopuru nola lorpen aldetik eta datorren urtean ere izango du ondorioa seguruenik.
Aipatu beharra da gurasoen jarrera eta emana. Benetan eredugarriak dira eta gauzak errezteaz gain bultzada ederra ematen diote kirol eta talde honi.