2014/01/18

Aste kulturaleko parte hartze arrakastatsua

Urtero bezala, Araitz-Beteluko aste kulturalaren egitarauan sartu zen umeen herri kirol saioa. Eskolan izena emandakoak 62 izan ziren baina azaroaren 30eko arratsaldean aritu zirenak 74 izan ziren.
Adinaren arabera, hiru txandatan banatu ziren. Txanda bakoitzean bi talde lehiatu ziren ondorengo lanak eginez:
  • 3, 4, 5 eta 6 urtekoak: Konbinadan koxkolak, txingak, giza-froga eta laisterka egin zuten eta ondoren sokatiran .
  • 7 eta 8 urtekoak: Gaztetxoenen lan berdina burutu zuten baina zakua ere egin zuten.
  • 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 urtekoak: Gaztexogoen lana berdinak baina kasu hontan trontza ere erantsita. Azken txanda honetan partaide asko zeuden eta lan luzea eta neketsua burutu zuten.

Lanak burutu ondoren otordutxo bat eta txokolatea banatu zen partaide, antolatzaile eta ikusleen artean.
Aurtengo arrakasta ikusita, bai partaide nola ikusle aldetik, datorren urtean ere berriz egingo dela ia seguru jo daiteke.