2013/11/19

2013-2014: Kurtso berria, partaide berriak.

Dagoeneko hasi da aurtengo kurtsoa eta nahiz eta bi partaidek utzi duten zortzi partaide berri sartu dira eta kimuen etorkizuna eta jarduna sendotu dute.

Aurtengo partaideak hiru multzotan sailkatzen dira adinaren arabera:
  • Kadeteak: Mattie, Leire eta Jon.
  • Haurrak: Alaitz, Joanes, Mikel, Aitor, Laura, Maitane, Josu eta Beñat.
  • Kimuak: Oier, Leire, Manex, Saioa, Eneko, Naroa, Andere, Cian eta Aileen.
Haurretan eta kimuetan txapelketan aritzeko taldeak, juxtu bada ere, osaturik daude. Kadeteak beste eskualdeetako partaideekin batera taldea osatzen saiatuko dira.

Kurtsoa hasi berritan Mailope aldizkarikoak erreportai bat egitera etorri ziren eta hau izan zen emaitza.




2013/09/02

Hainbat ekitaldi kurtsoari bukaera emateko

Nafarroako kirol jolasen ondoren, izenburuak dioen bezalaxe, hainbat ekitaldietan parte hartu zen. Segidan aipatuko diradenak:

  • Araxes eskolako umeen eguna: Guraso elkarteak antolatuta, parte hartu nahi zuten gaztetxo guztientzat irekia zeuden saioak burutu ziren.



  • Betelu eta Berroetako festak: Basaburua taldearen aurka aritu ziren bai kimu nola haur mailako konbinada frogan. Bietan gure taldea garaile atera zen.
  • Gurasoen arteko lehiaketa: Taldeko gurasoek antolatuta, elkarren arteko saio eder bat burutu zuten bere seme-alabak ikusle zirela. Ondoren bazkari eder bat gozatu genuen Beteluko elkartean.
  • Araxes eskolako omenaldia: Kurtsoari (eskolakoa eta ikastaroarena) bukaera ezin hobea emanez, exhibizio bat egin zen bi mailak nahastuz. Ondoren, Nafarroako herri kirol jolasetan lortutako saria aurkeztu zen eskolako sarrerako apal batean betirako kokaturik. Eskolak, bere zuzendariaren eskutik, oroigarri bat banatu zuen Araxes Herri Kiroleko partaide guztiei.




2013/03/24

2013ko Nafarroako Herri Kirol Jolasen kronika

Aurtengo txapelketa ere bukatu da eta bueltan lorpen handiak jasota bueltatzen gara, izan ere, haur mailan lehenengoz parte hartu dugu, bai konbinadan bai sokatiran eta kimu mailan berriz bigarren postua lortu dugu.
  • Haur maila: Aipatu den bezala, aurten lehenengo aldiz aritu gara maila honetan bai konbinadan nola sokatiran eta lehenengo aldia izateko ongi moldatu gara. Konbinadan finalerako ez gara sailkatu baina atzetik aurrerako joera nabarmena erakutsi dugu, izan ere, azken jardunaldian irabazi egin genuen. Sokatiran sarietatik postu batera gelditu ginen, kontutan eduki beharreko emaitza pisuan oso azpitik eta entrenatzeko material aldetik eskas ibili garela jakinda.
  • Kimu maila: Aurreko urteetan finaletik kanpo gelditu gara baina aurten sailkatu eta meritu handiko bigarren postua lortu dugu. Sailkatzeko gora-behera batzuekin baina azkenean finalerako azken txartela lortu genuen eta etxera kopa eta domiñekin bueltatu gara.

Jardunaldi guztiak oso giro jatorrean burutu dira bai taldeko haurren partetik nola hauen gurasoen partetik, izan ere, toki guztietara denak elkarrekin joan bait dira. Benetan eskertzekoa da gurasoek zentzu guztietan erakutsi duten jarrera. Bereziki eskertzekoa da Estangaren laguntza.
Haurrek gogo handiz parte hartu dute eta amorruz pentsatzen ari dira datorren urteko txapelketan, izan ere, adinaren arabera, maila desberdin guztietan parte hartzeko asmoa dute eta hortarako partaide gehiago behar dituzte. 


2013/03/04

Nafarroako Herri Kirol Jolasak txapelketako jardunaldia Betelun


 Araxes taldeko partaideak

2013ko martxoak 3an burutu zen aurtengo Nafarroako Herri kirol Jolasen bigarren jardunaldia Betelun. Giro ederrean burutu zen, antolakuntza aldetik oso ongi, laguntzaile asko eta onekin eta publikoaren partetik erantzun ezin hobea eskainiz.
Adinaren arabera, hiru mailakoak parte hartzen dute: Kimuak (2001-2002), Haurrak (1999-2000) eta Kadeteak (1998-1997).
Gure taldeek Kimu eta Haur mailetan parte hartu zuten eta oso lan txukuna egin zuten bai konbinadan, bai sokatiran.
Datorren urtean berriz egiteko animoa eman digu eta gurasoei, laguntzaileei eta jarraitzaile guztiei eskerrik beroenak ematea merezi dute. 



Hurrengo loturan klikatuta argazki pila batera eramango zaitu.


2013/01/02

2013ko Nafarroako Herri Kirol Jokoak abian



Aurtengo Nafarroako Herri kirol Jokoak abian dira. Guztira 5 jardunaldi  jokatuko dira otsailaren 24tik martxoaren 24ra (finala).
  1. jardunaldia: Berriozarren, otsailaren 24an (11:00) igandea
  2. jardunaldia: Betelun, martxoaren 3an (11:00) igandea
  3. jardunaldia: Altsasun, martxoaren 10ean (11:00) igandea
  4. jardunaldia: Sakanan, martxoaren 17an (11:00) igandea
  5. Finala: Larraintzarren, martxoaren 24an (11:00) igandea
Kirol Joko hauetan bi modalitatetako txapelketak jokatzen dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (kimuak sokatirarik ez dute).
Gure kasuan, adinaren arabera, bi maila egongo dira: Kimuak (2001-2002 urteetan jaiotakoak) eta Haurrak (1999-2000).
Informazio gehiago ondorengo helbidean: