2012/12/04

Araitz-Beteluko aste kulturaleko herri kirol jaialdia





Abenduaren 1ean burutu zen, azken urte hauetan bezala, herri-kirol jaialdia. Bertan 3 eta 13 urte bitarteko 50 ume-gaztetxok parte hartu zuten.
Adinaren eta kopuruaren arabera hiru txandatan banatu zen eta konbinadako lokotxak, txingak, zakua, giza-froga, laisterka eta arpana disziplinak egon ziren.
Ondoren ere sokatirako tiraldi erraldoi bat egin zen.
Nabarmentzekoa izan zen Josetxo Urrutiak egin zuen harri-jasotze erakustaldia eta bereziki ekarritako harri ttikiarekin eman zuen ikastarotxo laburra gure gaztetxoek lan hau ere frogatzeko.
Ondoren ikusi daitezke hainbat argazki.







2012/11/05

Sokatira: Posturak eta jarduera.

Ondoren, Gorritin burututako Nafarroako Sokatira Txapelketan ateratako argazki batzuk ageri dira.
Bertan gorputz osoa nola jarri (eskuak, zangoak, gerria, etab.) eta beste hainbat gauza ikusi daitezke.
  • Argazki honetan taldeko guztiak berdin eta zuzen daudela ikusi daiteke.
  • Beste honetan, zeharrez ikusita, neurrien, eskuen, zangoen, posturen eta beste hainbaten xehetasun ikusi daitezke.
  • Azken honetan, tiraldia hasteko puntuan (tinka) partaideek duten jarrera eta epailearenganako atentzioa ageri dira zeharretik ikusita. Hemen ere hainbat xehetasun ikusi daitezke.



  • Segidan, Berriozar taldeko bideo bat ikusi daiteke. Erreparatu nola denak batera eta oso kontzentratuta aritzen diren.
Klikatu hemen azpian.


      2012/10/09

      2012/2013 Kurtso hasiera

      Urriak 8an hasi da ikasturte berri hau. Bertan, adinaren arabera 7 laguneko bi talde egin dira. Zaharrenak haur (infantil) mailakoak dira eta hauek dira eta gazteenak berriz kimu (alevin) mailakoak:


      Mattie - Leire - Jon - Laura - Mattin - Alaitz - Joanes

      Aitor - Josu - Maria - Mikel - Maitane - Beñat - Oier

      2012/10/06

      2012: Lehengo lepotik burua


      2012ko partaide batzuk
      Taldeak berdintsu jarraitzen du, partaide berri batzuekin. Nafarroako Herri Kirol Jolasetan kimuak sailean parte hartzen du eta gutxigatik finaletik kanpo geratzen da. Bestela, herrietako jaietan eta ekitaldietan parte hartzen jarraitzen du. Sanferminetarako deitu zitzaien baina jende faltagaitik joan gabe geratu ziren. Datorren urtean berriz seguru. 

      2011: Nafarroako txapelketa, Iruñeko sanferminak eta abar


      2011ko txapelketako partaideak
      Taldea urte bat aurretik hasi zen martxan, ia-ia argazkian ageri diren partaide berdinekin, baina 2011an parte hartu zen lehenengoz Nafarroako Herri Kirol Jolasetan kimuak sailean. Sailkapenean bostgarrenak gelditu ziren baina azken egunean, gogo biziz arituta, bigarren postua egin zuten.
      Honetaz gain Iruñeko sanferminetan, inguruko herriko festetan eta ekitaldi batzuetan ere parte hartu zuten.